23. Korrika

AEK-k Korrikako petoak banatuko ditu bihar arratsaldean

Ane Olaizola 2024ko mar. 11a, 16:26

Herritarrek 19:00etatik 20:00etara bitartean izango dute Korrikako petoak hartzeko aukera, Dinamoan.

23. Korrikaren atarian, AEK-k petoak banatuko ditu bihar, asteartea, Azpeitian. AEK-ko kideak 19:00etatik 20:00etara artean arituko dira horretan, eta herritarrek Dinamoan izango dute horiek eskuratzeko aukera.

Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da 23. Korrika, Harro herri lelopean, Irundik (Gipuzkoa) Baionara. Azpeitira Zestoatik barna iritsiko da Korrika, martxoaren 20ko (asteazkena) goizaldean, 04:40 inguruan. Herrian buelta egin, eta azkoitiarrei emango diete lekukoa azpeitiarrek, 05:26 aldera.