Hizkuntza eskubidearen salaketak, Behatokira eta Elebidera ere bai

Erabiltzailearen aurpegia Zaparraie euskara taldea 2024ko api. 11a, 11:34

Zaparraie Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuetara bideratzen hasi da sarean salatutako kasuak, haien bidez ere konponbidea emateko eskubideen urraketei.

Zaparraie Azpeitiko euskara taldea, sarean argitaratzeaz gain, hizkuntza eskubideei buruzko salaketak Behatokira eta Elebidera bidaltzen hasi da, haiek kexak bidera ditzaten konponbidea emateko asmoz. Behatokia, Euskalgintzaren Kontseiluak sortutako tresna bat da, eta Elebide, Eusko Jaurlaritzak sortutakoa.

Joan den abenduan sortu genuen Zaparraie taldea. Herritarren kontzientzia nazionalean eta linguistikoan eragitea eta euskararen erabilera sustatzea ditugu helburu. Berehala hasi ginen Uztarria.eus-en eta taldearen X, Facebook eta Instagram kanaletan salaketak argitaratzen (baita ondo egindakoak ere), herritarrek bidalitako iruzkinak barne. Telegramen daukagun kanalean (zaparraie) ere zabaltzen ditugu.

Orain dela aste batzuk, berriz, Azpeitiko 400en bat eragileri gutuna bidalli genien (merkataritza, ostalaritza, administrazioa, herriko talde-elkarteak, soziedadeak….), herrian nonahi eta noiznahi euskaraz bizi gaitezen pausoak ematen segi dezaten edota, bestela, has daitezen horretan, eta jarraipena egiten ari gara.

Izan ere, Azpeitian euskararen berreskurapenerako lanean gabiltza eragileak eta herritarrak, baina oraindik bada zereginik. Esate baterako, herrian gazteleraz daude hainbat esparru. Euskaraz aritzeko baliabideak badaude (ikus behean), baina funtsezkoa da euskaldunok kontzientzia handiagoa izatea.

Elebidek, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen artean "benetako oreka lortzea" du helburu. "Zure hizkuntza eskubideak urratuak izan baldin badira, jarri gurekin harremanetan", dio. "Zuri entzun ostean, prozesua martxan jarri, eta jarraipen estua egingo diogu kasuari, dagokion entitateak erremedioa jar diezaio". Behatokia ere hizkuntza eskubideen urraketei "konponbidea emateko tresna" da, eta zerbitzua Euskal Herriko edozein herritarren eta elkarteren eskura dauka. Guk salatutako eragile batzuen erantzunak jasotzen ari gara Behatokiaren bidez. 

UEMAren laguntza zerbitzua

Azpeitiko Udalaren laguntza zerbitzu