Karnabalak 2020

Tabernen mozorro lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute

Uztarria.eus | 2020-02-17 : 11:36 | Festak

Karnabal giro onena duen tabernaren sarira aurkezteko, aurrez izena eman behar da Kultur Sailera deituta. Hain zuzen ere, datorren ostiralera bitartean izango da horretarako aukera. Karnabal giroko tabernarik onenaren sariaren irabazleek lau lagunentzako afaria eskuratuko dute.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Hainbat gaztetxok mozorro tailerra egin dute Ekoetxean

Uztarria.eus | 2020-02-17 : 11:26

Atzo, igandea, mozorro tailerra egin zuten hainbat gaztetxok Ekoetxean. Goiz partean egin zuten saioa, eta jantzi politak sortu zituzten. Gainera, bukatzean beraiek egindako mozorroak jantzi ahal izan zituzten bertaratu ziren...

Karnabaletako sokamuturraren ordutegiak eta ganadutegiak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2020-02-17 : 11:10 | Festak

Hilaren 23an (igandea), 24an (astelehena) eta 25ean (asteartea). Txikiena, 24an, astelehen goizean.

 

Karnabaletako kontzertua, bideoan

Uztarria.eus | 2020-02-17 : 11:02 | Festak

Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak atzo, igandez, eskaini zuten kontzertuaren bideoa da honako hau. Kontzertua bukatzean Unai Frantsesena bandako zuzendariarekin eta hainbat herritarrekin hitz egin zuen Ihintza Elustondo...

Kaldereroen desfilea, bideoan

Uztarria.eus | 2020-02-16 : 16:00 | Festak

Kaldereroen desfileak alaitu zuen atzo, larunbata, herria. Trapu zaharrak soinean, herritar ugari animatu zen kaldereroen konpartsan ateratzera. Haietako batzuen adierazpenekin eta kaleko irudiekin osatutako bideoa da honako hau.

Jendetza bertaratu da Udal Musika Bandaren eta Julian Barrenetxea abesbatzaren karnabaletako kontzertura

Uztarria.eus | 2020-02-16 : 13:33 | Kultura

 

Inauteri giroan murgiltzeko, karnabaletako kontzertua eskaini dute Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak 13:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Karnabaletako hainbat abesti eskaini dute zuzenean, Unai Frantzesena bandako zuzendariaren gidaritzapean...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Gogotik astindu dituzte zartaginak kaldereroek

Uztarria.eus | 2020-02-15 : 20:15 | Festak

 

Ohi den moduan, karnabalen aurreko asteburuan, kaldereroek alaitu dute herria, zartaginak astinduz eta eztarriak urratuz. Trapu zaharrak soinean, herritar ugari animatu da kaldereroen konpartsan ateratzera. Aurten, berrikuntza moduan, abestiak Udal...

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Orduz aldatu dute Astelehen Karnabaleko mozorro lehiaketaren sari banaketa

Uztarria.eus | 2020-02-15 : 11:18 | Festak

Aurreko urteetan baino ordu eta laurden lehenago egingo dute: 00:15ean. Sari banaketa udaletxean egingo dute, eta formatu bera izango du ekitaldiak. Guztira, zazpi sari banatuko dituzte: banakakoak, taldekakoak eta karnabal giro onena duen tabernarena.

 

»» Erantzunak: 5 (AbaskalenekoXanti, Spirit82, Txakurzarra, jesse-james)

Prest dago karnabaletarako egitaraua

Uztarria.eus | 2020-02-14 : 16:54 | Festak

Asteburu honetan hasi eta otsailaren 25era arte hainbat ekintza izango da herrian. Ohi bezala, ez da faltako mozorro festarik, musikarik nahiz zezenik jaietan.

 

»» Erantzunak: 5 (Kalbariojoxe, Esnetxekorra, Spirit82, Ibai1, juaristi)

Zartaginak astinduz, karnabalak iragarriko dituzte bihar kaldereroek

Uztarria.eus | 2020-02-14 : 09:10 | Festak

19:00etan abiatuko dira kaldereroak Arana kaletik, eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira zartaginak astintzen. Konpontzaileak eta Hungariar kaldereroen konpartsa abestiak joko dituzte kalean, eta Trapu zaharrak eta Hungariako kaldereroak lanean plazan.

 

Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak karnabaletako kontzertua emango dute igandean

Uztarria.eus | 2020-02-13 : 08:30 | Kultura

Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 13:00etan hasita, eta karnabaletako hainbat abesti eskainiko dituzte zuzenean. Kontzertuak irauten duen bitartean, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek iazko karnabaletan ateratako irudiak proiektatuko dituzte agertokiko pantaila handian.

 

Sokamuturraren argazki lehiaketaren oinarriak plazaratu ditu AAEk

Uztarria.eus | 2020-02-12 : 16:56 | Kultura

Karnabaletako sokamutur saioetan ateratako zuri-beltzezko argazkien artean bost sari banatuko ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak, eta Inauteri giroko koloretako argazki onenaren sari berezia ere bai. Otsailaren 23an, 24an eta 25ean aterako dute aurten sokako zezena kalera. Argazkiak lehiaketara aurkezteko epea, berriz, martxoaren 5eko 22:00etan itxiko da.

 

Kaleko bozgorailuetan jarriko dute kaldereroen konpartsarentzako musika

Uztarria.eus | 2020-02-12 : 09:30 | Festak

Udal Musika Bandak zuzenean jo izan ditu kaldereroetako abestiak kalejiran, baina soinu arazoak saihesteko hartu du neurria udalak. Bi abesti joko dituzte kaldereroek ibilbidean zehar, eta plazara iristean, beste bi pieza joko dituzte bandak lagunduta.

 

Artzain-inudeen danbor taldean atera nahi dutenek izena eman dezakete

Uztarria.eus | 2020-02-11 : 11:32 | Festak

Jai karnabalean artzain-inudeekin danborra jotzen irteteko deialdia zabaldu du udalak. Otsailaren 14an eta 20an egingo dituzte entseguak, 20:00etan, Itsasi dantza taldearen egoitzan.

 

Karnabaletako abestiak, entzungai

Uztarria.eus | 2020-02-11 : 09:33 | Festak

Karnabaletarako jantziak prestatzeko tailerra egingo dute igandean, Ekoetxean

Uztarria.eus | 2020-02-10 : 12:01 | Aisia

6 eta 12 urte bitarteko haurrei eta beren senitartekoei zuzendutako ikastaroa izango da. Plazak mugatuak dira, eta aurrez izena eman behar da.

 

Karnabal giroan murgildu dira herriko dendak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2020-02-10 : 09:35 | Ekonomia

Karnabalak gero eta gertuago daude eta hori nabari da herrian. Izan ere, bertako saltokiek erakusleihoak...

Inauteriei buruzko argazki erakusketa ikusgai dago Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2020-02-04 : 12:23 | Kultura

 

Inauteri giroko argazki erakusketa prestatu zuten Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek atzo arratsaldean Sanagustin kulturgunean. Bertan, azken urteetan inauterietako jai giroari buruzko argazki lehiaketara aurkeztu diren lanen artetik aukeraturiko hainbat argazki...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Emaitzak: 58 | Orriak: 1 2 3