Karnabalak 2020

Astelehen Karnabaleko mozorroen desfilea, bideoan

Uztarria.eus 2020ko ots. 24a, 17:29

Atzoko Elegante Eguna igarota, karnabalekin jarraitzeko mozorroen festan murgildu dira herritarrak gaur eguerdian. Adin guztietako lagunak animatu dira urtez urte gero eta indar gehiago hartzen ari den Astelehen Karnabaleko mozorro desfilera, eta irudimenez jositako jantziak eta karrozak ikusi ahal izan dira kalejiran zehar. Herritar ugari elkartu da Alde Zaharreko kaleetan zein plazan, mozorroen desfilea ikusteko, eta festa giroaz gozatzeko. Kantu Kolore taldearen emanaldiak borobildu jaia. Hona hemen desfilean hartutako irudiekin eta hainbat herritarren adierazpenekin osatutako bideoa.