Karnabalak 2020

Astearte Karnabal goizeko diana eta zezena, irudietan

Uztarria.eus 2020ko ots. 25a, 11:45

Etenik ez du Karnabal festak Azpeitian eta horren erakusle izan dira gaur goizean goizeko diana eta ondoren kalera atera duten sokamuturra. Jendetza elkartu da aurten ere bandaren atzetik, kalez kale, Astearte Karnabal goizeko kalejiran; atzo arratsalde-gauetik mozorro festan zebiltzan gehienak. Horiei esnatu berriak ere gehitu zaizkie, kalean zein ibilbideko etxeetako leiho eta balkoietan, dianan eta ondoren atera den sokamuturrean.

Azken txanparako prest

Bandarekin, kasu horretan Banda Gaztearekin, izango da festetako azken egunaren hurrengo hitzordua ere. Hemen, aurtengo karnabalak agortzeko gelditzen direnak

12:00. Banda gaztearen kalejira.

16:15. Zezenaren irteeraren aurreko doinuak, Plaza Txikian.

16:30. Sokamuturra.

17:00. Hodei magoa, Azoka Plazan.

18:30. Irulitxa txaranga.

20:00. Suzko zezena.