Karnabalak 2020

Zezena eta haurrentzako ekintzak Astearte Karnabal arratsaldea girotzeko

Uztarria.eus 2020ko ots. 25a, 19:14

Aurtengo karnabaletako azken sokamuturra izan da gaur, Astearte Karnabalez. Arno ganadutegiko zezenak atera dituzte arratsaldeko sokamuturrean. Bizi ibili dira zezenak; Artzubian atera duten zezenak egurrezko hesiaren gainetik jauzi egin du, baina zezena ikusten ari zen inork ez du minik hartu. Zezenzale batzuen artean atera behar izan dute hesien atzetik zezena.

Zezena Alde Zaharreko kaleetan zebilen bitartean, haurrentzako magia emanaldia izan da Azoka Plazan. Hodei magoak Tutimagia ikuskizuna eskaini du bertan batu diren dozenaka haur eta helduen aurrean.