Karnabalak 2020

Elegante asko, Azpeitia

Jendetsua ari da izaten Elegante Eguna. Goizean goizetik festa usaina nagusitu da Azpeitian, eta txistulariek, gaiteroek, bandak nahiz txarangak musika doinuekin alaitu dituzte herriko kaleak. Horren ostean, ohi bezala sokamuturra izan da plazan, eta hainbat herritar, elegante jantzia soinean, zezenaren aurrera ateratzera ausartu da. Eguerditik aurrera, berriz, jendetza batu da festara, eta askotariko elegante jantziak ikusi ahal izan dira herrian, jantzi klasikoak nahiz modernoagoak. Artzain-inudeek ere ohiko kalejira egin dute kaleetan barrena, eta urtero bezala herritarren arreta bereganatu dute horiek. 13:30ean, berriz, presoen aldeko argazki erraldoia atera dute plazan.

Arratsaldetik aurrera ere festak ez du etenik izango Azpeitian, azken urteetan ikusmina eragin duen 16:15ean zezenaren irteera izango baita Plaza Txikian. Horren ostean, sokamuturra izangoo da herriko ohiko lekuetan eta iluntzean musika eta festa izango dira protagonista herrian.

Hona hemen eguerdiko argazki bilduma (Argazkiak: Arnaitz Rubio):

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide