Karnabalak 2020

Presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko argazkia aterako dute bihar

Uztarria.eus 2020ko ots. 22a, 10:25

Kalera dinamikak 13:30erako jarri du hitzordua, plazan. Urteak dira presoei-eta babesa agertzeko argazkia ateratzen dutela Elegante Egunean.

Ohiko moduan, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko argazkia ateratzeko deialdia egin du Kalera dinamikak biharko, Elegante Eguna. 13:30erako jarri dute hitzordua plazan, eta herritarrei argazkira joateko deia egin diete egitasmoaren antolatzaileek.