Karnabalak 2020

Kolorez, dantzaz eta festaz jantzi dira herriko ikastetxeak

Uztarria.eus 2020ko ots. 21a, 18:46

Ostiral Mehe da gaur, eta beraz, ez da ohiko eskola eguna izan Azpeitiko ikastetxeetan. Batzuk goiz eta arratsaldez, eta arratsaldez guztiak, karnabaletan murgildu dira herriko ikasleak. Urtero legez, eta eguzkiak lagunduta gaurkoan, mozorro koloretsuz eta dantzaz bete dituzte ikastetxeetako jolastokiak eta gainerako txokoak ikasleek, eta gozatua hartu dute haien ikuskizunak ikustera joandako guraso, senide eta lagunek, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Iraurgi Ikastetxeak utzitako irudiotan ikus daitekeenez.

Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek, berriz, 18:30etik aurrera kalera aterako dute beren euskal inauterien jaialdia.