Aktualitatea

Giro ederrean hasi dituzte Elosiagako festak

Uztarria.eus | atzo : 17:30

 

Gaur, Santa Luzia egunean, hasi dituzte Elosiagako festak. Goizean, suziri eta kanpai hotsekin ekin diete jaiei, eta ondoren, 11:00etan, meza izan da Santa Luzia elizan. Ondoren, Lidia eta Hitzeder...

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Alvaro Martin: "Oso gogorra eta bakartia da Errusiako negua"

Uztarria.eus | atzo : 15:44 | Iritzia

Finlandiara joan zen lehenik Martin, eta egun, San Petersburgo (Errusia) du bizileku. Ez daki zein izango den bere hurrengo geltokia; ez zaio planik egitea gustatzen. Ihintza Elustondo kazetariak elkarrizketatu du azpeitiarra Hantxe bertan atalerako, 2019ko azaroko Uztarria aldizkarian.

 

Haizeak hainbat kalte eragin du

Uztarria.eus | atzo : 12:27

Azken orduetako haizeteak hainbat kalte eragin du batean eta bestean. Azpeitian ere izan du eraginik; izan ere, hainbat zuhaitz bota ditu haizeak eta teila batzuk ere erori dira Juan XXIII...

Bertako jakiak, egunero saskian

Urola Kostako Hitza | atzo : 11:03 | Ekonomia

Ainara Garcia azpeitiarraren, Ekaitz Arreseren eta Julen Fernandezen Jaki-Saski proiektuak bi Urkome sari jaso ditu. Bertako elikagaiekin osatutako otorduak banatuko dituzte. Urola Kostako Hitzak honako erreportaje hau osatu du.

 

Gabonetako jaialdia egingo dute Iraurgiko ikasleek bihar

Uztarria.eus | atzo : 10:32 | Kultura

Izarraitz pilotalekuan egingo dute jaialdia, 17:00etan hasita. Jaialdiaren aurretik nahiz ondoren, Iraurgiko batukada taldeko kideak Alde Zaharrean barrena ibiliko dira kaleak girotzen. 

 

Plastikoa ibaira eror ez dadin, burdin sarea jarri dute ibai ertzeko barandetan

Uztarria.eus | atzo : 10:09

Azpeitiko Udalak burdin sarea jarri du herriko ibai ondoko hainbat barandatan, plastikoak ibaira erortzea saihesteko. Gorka Alberdi ekologista azkoitiarrak proposatu zion udalari barandetan burdin sarea jartzea, eta ideia aztertu ondoren erabaki...

Berria eta betikoa, parez pare

Urola Kostako Hitza | atzo : 09:15 | Kultura

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean izango dira Jon Maia eta Beñat Lizaso bihar. Bata finaletan esperientziaduna da; bestea, berriz, hasiberria. Baina agertoki berean ariko dira lehian. Finalerako gogoz daude biak ala biak. Donostiako Ilunben dute zita.

 

Ibaieder: historian murgilduz (eta II)

Erabiltzailearen aurpegia da hau Luis Gurrutxaga | atzo : 08:57 | Iritzia

Luis Gurrutxagak 2019ko azaroko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

 

Sanagustin Dantzaleku egitasmoa izango da gaur gauean kulturgunean

Uztarria.eus | atzo : 08:21 | Kultura

Areto dantzak egiteko aukera izango da kulturgunean, 23:30etik aurrera. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko dituzte bertan.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Uztarriak zozkatu ditu Green Valley taldearen kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus | 2019-12-12 : 17:40 | Kultura

Ruben Aranburu eta Juan Aranaga bazkideentzat dira zapatuan 22:30etik aurrera Sanagustin kulturgunean izango den musika emanaldirako bi sarrerak.

 

32 saltokik eman dute izena Gabonetako VIII. Erakusleiho Lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2019-12-12 : 16:34 | Ekonomia

Herriko saltokiak prestatu dira Gabon ospakizunetarako eta nabari da beren erakusleihoetan. Horregatik, Azpeitiko Udalak eta...

Abenduaren 20an izango da Txapelen omenezko bertso saioa

Uztarria.eus | 2019-12-12 : 14:02 | Kultura

Santo Tomas bezperan, ostiralez, izango da saioa. 22:00etan hasita, Soreasu antzokiko agertokian izango dira Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Aitor Sarriegi eta Oier Etxeberria. Saioan ariko den seigarren bertsolaria Gipuzkoako txapelduna izango da. Sarrerak salgai daude dagoeneko Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan, zortzi eurotan.

 

Elosiagako frontoiko zorua berritu du Udalak

Uztarria.eus | 2019-12-12 : 13:26

Azpeitiko Udalak Elosiagako frontoiko lurra berritu du. Denon Artean prozesuaren barruan jaso zuen udalak Elosiagako frontoia berritzeko auzotarren eskaera, eta horri erantzunez berritu dute lurra. "Auzoetako bizitza hobetzeko neurriak hartzen...

Uztarriaren oihalezko poltsak, eskuragarri

Uztarria.eus | 2019-12-12 : 13:14

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak 20 urte bete ditu aurten. Urtemugaren harira, oihalezko poltsak kaleratu ditu komunikazio taldeak, eta eskuragarri daude Uztarriaren bulegoan, bost eurotan. 

Azaroan bete zituen 20 urte...

'Intemperie' eta 'Abominable' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus | 2019-12-12 : 12:45 | Kultura

Bi film ikusteko aukera izango da asteburuan Soreasu antzokian: Intemperie eta Abominable. Zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00, ikuslearen eguna) emango dute Intemperie, eta igandean (16...

Hartz eta Ezbaian taldeen kontzertuak izango dira bihar Orkatzen

Uztarria.eus | 2019-12-12 : 11:52 | Kultura

Kontzertuak 22:30ean hasiko dira. Hartz musika taldea rock alternatiboa jotzen duen Azpeitiko taldea da. Ezbaian, berriz, rock musika egiten duen Ondarruko (Bizkaia) taldea.

 

Sakelakoen dema Sanagustinen

Urola Kostako Hitza | 2019-12-12 : 10:33 | Euskara

'Egunean Behin' joko birtuala hezur-haragizko bihurtuko da zapatuan Azpeitian. Mugikorrak eskuetan, 150 lagun lehiatuko dira etzi euskarazko aplikazio arrakastatsuaren lehen finalean.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Urrezko Bikain ziurtagiria jaso du Landeta Burdin Lanak enpresak

Uztarria.eus | 2019-12-12 : 10:22

Eusko Jaurlaritzak 2019ko Bikain euskararen kalitate ziurtagiriak banatu zituen atzo, asteazkena, Donostiako Kursaal jauregian egindako ekitaldian. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 25 enpresak eta erakundek jaso zuten ziurtagiria, horien artean Azpeitiko...

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Beñat Lizaso eta Jon Maia, buruz buru

Uztarria.eus | 2019-12-12 : 08:19 | Kultura

Hitzordu garrantzitsua dute zapatuan Beñat Lizaso eta Jon Maia bertsolariek: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala. Donostia Arenan (Ilunbe) kantatuko dute biek, milaka bertsozaleren aurrean. Final handiaren atarian aurrez aurre...

Sanferminetako talde bortxaketaren kasuaz hausnartu dute Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus | 2019-12-12 : 09:25

Nik sinesten dizut. Bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua izenburupean solasaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Samara Velte (Zarautz, Gipuzkoa, 1991) Berriako kazetari izanak eta EHUn ikerlariak. 18:30ean hasi zen...

Emaitzak: 28985 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1447 1448 1449 1450