Aktualitatea

Izarraizko karsta ezagutzeko ibilaldi gidatua antolatu dute hilaren 15erako

Uztarria.eus | 2018-12-07 : 10:24 | Aisia

09:00etan Aittolako aparkalekutik irten eta Erlorainoko ibilbidea osatuko dute, bidean hainbat geldialdi eginez. Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatu du eta Inma Mugerza geologoak eta Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoak gidatuko dute ibilaldia. Parte-hartzea doakoa da, baina izena eman behar da.

 

Zalduondotik Azpeitira

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2018-12-07 : 09:32 | Iritzia

Miel Anjel Elustondok Uztarria aldizkariaren 2018ko azaroko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

 

Abereh eta Zizel taldeen abestiek girotuko dute Azpeitiko Gaztetxea gaur

Uztarria.eus | 2018-12-07 : 09:12 | Kultura

Zizelek eta Aberehek 'Serendipia' eta 'Zaunka datoz arin' diskoak aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren. 22:30ean hasiko dira kontzertuak.

 

Imanol Eliasen 'Azpeitiko efemerideak' liburuak hamabost urte

Uztarria.eus | 2018-12-06 : 15:57 | Kultura

Gaurko egunez duela hamabost urte aurkeztu zuen Uztarria Kultur Koordinadorak Azpeitiko efemerideak liburua. Imanol Eliasek egindako lan mardulari jarraipena eman dio, beraz, urte guztiotan Uztarriak, eta herritarrek egunero-egunero ikus ditzakete eguneko efemerideak Uztarria.eus-en hasierako orrian.

 

'Lur' antzezlanak irabazi du XXXVI. Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria

Uztarria.eus | 2018-12-06 : 10:44 | Kultura

Xake Produkzioak taldeak taularatutako lanak jaso ditu ikusleen boto gehien, eta horrenbestez, haren egileentzat izango da Udalaren 600 euroko diru saria. San Tomas egunean eskuratuko dute saria Lur laneko kideek. Erika Olaizola azpeitiarra obrako aktoreetako bat.

 

'Ama Lur' dokumentalaren emanaldia antolatu du Munoandik datorren asteazkenerako

Uztarria.eus | 2018-12-06 : 11:55 | Kultura

Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean antolatu du elkarteak saioa, eta Soreasu antzokian izango da, 19:00etan hasita. Filma ikusi aurretik, baina, lanaz hainbat azalpen emango du Ion Lopez Euskadiko Filmategiko Kontserbazio zuzendariak. Ama Lur lana Nestor Basterretxea eskultoreak eta Fernando Larruquert zinema zuzendariak idatzi eta gidatu zuten, eta 1968an estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian.

 

Ro eta Toundra taldeen rock doinuek hartuko dute Sanagustin zapatuan

Uztarria.eus | 2018-12-06 : 11:04 | Kultura

Toundra taldeak 'Vortex' bosgarren diskoa aurkeztuko du Sanagustin kulturgunean, eta madrildarren aurretik Ro Azkoiti-Azpeitiko taldeak eskainiko du kontzertua. 23:00etan hasiko dira zuzenekoak, eta sarrerak dagoeneko eros daitezke Sanagustinen eta Internetez.

 

Ilunpeko pilotariek Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketan parte hartuko dute

Uztarria.eus | 2018-12-06 : 10:25 | Kirolak

Usansolon jokatuko dute aurrekanporaketa igandean. Lehen partida, lau eta erdikoa, Gorka Iriartek jokatuko du; bigarrena, eskuz banakakoa Unai Salegik; eta binakakoa Julen Egigurenek eta Daniel Murgiondok. Kanporaketa gaindituz gero, lehen fasera igaroko dira Azpeitiko pilotariak.

 

Abenduaren 20an izango da Txapelen omenezko bertso saioa

Uztarria.eus | 2018-12-06 : 09:50 | Kultura

Abenduaren 20an, ostegunez, izango da aurtengo saioa 22:00etan hasita, eta Soreasu antzokiko agertokian Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Aitor Salegi, Andoni Egaña eta Alaia Martin bertsolariak izango dira. Sarrerak dagoeneko salgai daude Azkoitiko Zurt tabernan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eta Orkatz kultur elkartean nahiz Zestoako Portale kulturgunean, zortzi euroren trukean. Egunean bertan hamar eurotan eskuratu ahal izango dira.

 

'Bohemian Rhapsody' eta 'Smallfoot' filmak eskainiko dituzte datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus | 2018-12-06 : 09:12 | Kultura

Bohemian Rhapsody eta Smallfoot filmak emango dituzte datozen egunetan Soreasu antzokian. Aste honetan zubia dela eta, gainera, ohi baino egun gehiagotan izango dira emanaldiak, eta lehenengo saioa bihar bertan izango...

Tupper egokia

Erabiltzailearen aurpegia da hau Aitziber Aizpuru | 2018-12-06 : 08:43 | Iritzia

Aitziber Aizpuruk Uztarria aldizkariaren 2018ko azaroko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

 

Miren Artetxe margolaria, klasikoarekin eta modernoarekin jolasten

Uztarria.eus | 2018-12-05 : 18:32 | Kultura

Iturri zaharretik edaten badu ere, egungo joerekin uztartzen ditu lanak Miren Artetxe (Arroa Goia, Zestoa, 1958) artistak. Azpeitiko bizilagunak margolanen erakusketa zabaldu du Foru Ibilbideko Udal erakusketa aretoan, eta Miren...

24,8 milioi euroko aurrekontu orokorra izango du Udalak 2019an

Uztarria.eus | 2018-12-05 : 17:41 | Udala

Aho batez onartu dute proposamena. Iaz baino lau milioi euro gehiago izango ditu Udalak. 2019ko udal hauteskundeak tarteko, aurrekontuak "malguak" izango dira.

 

Elosiagako Santa Luzia festetarako egitaraua, prest

Uztarria.eus | 2018-12-05 : 17:10 | Festak

Egitarau oparoa prestatu dute Elosiagako bizilagunek festetarako. Hiru egunez izango da zer egin eta zertaz gozatu auzoan, denetariko ekintzak prestatu baitituzte jaietarako. Besteak beste, pilota partidak, kantu zaharren bazkaria eta kantaldia, bertsoak eta herri kirol erakustaldia izango dira Elosiagan. Santa Luzia Egunean, hilak 13, hasiko dira festa giroan murgiltzen. 

 

Herriko gaztetxoek hitanoaren inguruan osatutako irudiak bildu dituzte Sanagustinen

Uztarria.eus | 2018-12-05 : 15:02 | Euskara

 

Euskararen Nazioarteko Egunaz geroztik, erakusketa berri bat dago Sanagustin kulturguneko paretetan. Hain zuzen ere, Azpeitiko Udalak eta Soziolinguistika Klusterrak bultzatuta, hitanoaren inguruko irudiak eta muralak bildu dituzte AzpeitHika erakusketan. Herriko...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Astelehenean hasiko da hitzaldiz eta ikus-entzunezko lanez jositako Mendi Astea

Uztarria.eus | 2018-12-05 : 14:25 | Kirolak

Ainhoa Lendinezen hitzaldia, Al filo de lo imposible saioko euskal mendizaleei omenaldia, Joseba Elustondoren Kotoizko zaindariak ikus-entzunezkoaren emanaldia eta Aralar. Mundua leku den lurra dokumentalaren saioa antolatu dituzte aurtengo Mendi Asterako. Jose Mari Azpiazu azpeitiarrak eta Sebastian Alvarok argitaratu berri duten La vida en el limite de la vida liburua aurkezteko tartea ere izango da.

 

Mikel LarraƱagak Urrezko Aizkolari Koparen finala jokatuko du

Uztarria.eus | 2018-12-05 : 12:14 | Kirolak

Joseba Otaegi gainditu zuen azpeitiarrak joan den igandean, txapelketaren lehen finalaurrekoan. Iaz lortutako txapela defendatzeko aukera izango du azpeitiarrak Urtezahar egunean Asteasun jokatuko den finalean.

 

Oihana Orbegozo: "Hotz samar hasi nintzen lehian, baina gero eta hobeto moldatu naiz"

Urola Kostako Hitza | 2018-12-05 : 11:37 | Kirolak

Lau eta erdiko eskuz banakako Emakume Master Cup txapelketaren finalera iritsi da Oihana Orbegozo (Azpeitia, 1985) pilotaria. Igandean jokatuko du finala Amaia Aldairen aurka, Azkoitiko Gurea pilotalekuan.

 

"Jaiegun arrotzak desobeditzeko" Herri Eskolak egingo dituzte bihar

Uztarria.eus | 2018-12-05 : 10:35 | Hezkuntza

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin jarri dute hitzordua 10:00etan. Faxismoak historian zehar izan duen indarra eta hartzen ari den "forma berria" izango dituzte hizpide goizean zehar. Ondoren, bazkaria egingo dute Gaztetxean. 

 

Udazkenak?

Erabiltzailearen aurpegia da hau Felipe Murillo | 2018-12-05 : 09:42 | Iritzia

Felipe Murillok Uztarria aldizkariaren 2018ko azaroko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

 

Emaitzak: 25971 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 1296 1297 1298 1299