Aktualitatea

Batek eta Baserriko Ollaxkue Labien taldeen kontzertuak izango dira bihar Orkatzen

Uztarria.eus | 2019-04-11 : 09:41 | Kultura

Punk kontzertuak izango dira, 22:30ean hasita. Batec taldea Kataluniakoa da, eta Baserriko Ollaxkue Labien, Azpeitikoa.

 

'Soinujolearen semea' eta 'Uno mas en la familia' filmak emango dituzte asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus | 2019-04-11 : 08:43 | Kultura

Asteburu honetan Soinujolearen semea film estreinatu berria emango dute Soreasu antzokian. Bernardo Atxagaren eleberria oinarri hartuta Fernando Bernuesek zuzendu duen filma zapatuan, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da: zapatuan...

EgaƱa gozotegiak eta Kiribil ekodendak Singular Dendak ziurtagiria jaso dute

Uztarria.eus | 2019-04-10 : 17:34

Gipuzkoako Merkataritza Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duten Singular Dendak ziurtagiria jaso dute Azpeitiko Egaña gozotegiak eta Kiribil ekodendak. Singular Dendak ziurtagiriak tratu pertsonalizatua aitortzen die saltokiei, eta joan...

Txirrindularien XLIX. Urrakiko Igoera jokatuko dute igandean

Uztarria.eus | 2019-04-10 : 17:13 | Kirolak

15:30ean hasiko dute txirrindulariek proba, anbulatorioaren aurretik. 117 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute elite mailako eta 23 urtez azpiko txirrindulariek, eta lasterketa Azpeitian hasi eta bukatuko bada ere, Zestoatik nahiz Zumaiatik ere igaroko dira parte-hartzaileak. Euskalduna Torneoaren barruko proba izango da igandekoa.

 

Ane Arrizabalaga: "Euskararekiko konpromisoa hartzeko garaia da"

Maxixatzen.eus | 2019-04-10 : 16:17 | Euskara

Ane Arrizabalaga (Azkoitia, 1994) 21. Korrikaren Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako koordinatzailea da. Ostiralean, apirilaren 12an, iritsiko da Korrika eskualdera –09:24etan sartuko da Azpeitiko lurretan–, eta Azkoitiko Maxixatzen herri aldizkariak Arrizabalarekin hitz egin du, Korrikaren prestaketa eta antolaketa lanen inguruan.

 

Herriko hainbat auzotako zorua asfaltatzen ari dira

Uztarria.eus | 2019-04-10 : 13:31

Herriko hainbat auzo eta kale asfaltatzen ari dira egunotan, Udalak jakinarazi zuen moduan. Dagoeneko bukatu dituzte lanok leku batzuetan, hala nola Ezkuzta, Madalena eta Juan XXIII auzoetan. Gaur, berriz, Arana...

Meza bereziak prestatu dituzte Aste Santurako

Uztarria.eus | 2019-04-10 : 12:51 | Gizartea

Meza ugari izango da datozen egunetan, Aste Santuko ohitura erlijiosoei jarraituz. Parrokian, Esklabetan, Oñatzen, Sierbetan, Loiolan, Matxinbentan, Urrestillan, Olatzen eta Nuarben hainbat elizkizun izango dira, astelehenetik aurrera.

 

Gurutze Eizmendik eta Mari Jose Bereziartuak 'Nuarbe, 29 urteko soka' liburu bana irabazi dute

Uztarria.eus | 2019-04-10 : 12:10 | Uztarriaeus

Uztarria dagoeneko jarri da irabazleekin harremanetan, saria nola eskuratu jakinarazteko. Laxaro Azkune idazle eta kazetariak idatzi du lana, Nuarbeko sokatira talde aitzindariaren ibilbidea oinarri hartuta.

 

Indarra eta magnetismoa

Uztarria.eus | 2019-04-10 : 10:57 | Kultura

 

Indarra eta magnetismoa. Horiexek oholtzaratu zituzten Birkit eta Anarik joan zen zapatuan, Sanagustin kulturgunean. Giro ederra sortu zen bertan, larunbat gau ederra izan zen, eta bi kontzertuek utzitako zertzeladak jaso...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Ostiralean bukatuko da Kultur Sorkuntza Bekara proiektuak aurkezteko epea

Uztarria.eus | 2019-04-10 : 10:18 | Kultura

Laugarren urtez jarri dute martxan egitasmoa, eta sortzaile berriek ostirala bitartean izango dute proiektuak Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkezteko aukera. 16 urtetik gorako herritarrek edozein kultur adierazpidetako proiektuak aurkez ditzakete. 12.000 euro bideratuko dituzte Udalak eta Kultur Mahaiak antolatutako bekaren aurtengo ediziora.

 

Bost azpeitiarrek parte hartuko dute Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean

Uztarria.eus | 2019-04-09 : 16:11 | Kultura

Jokin Uranga, Jon Gurrutxaga, Oier Etxeberria, Urko Egaña eta Iker Letamendia azpeitiarrek abestuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren sailkapen fasean. Maiatzean izango dira saioak, eta 84 bertsolari ariko dira lehian. Txapelketa, berriz, uda ostean hasiko da. Beñat Lizasok dagoeneko eskuetan du txapelketarako txartela, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan egindako lana tarteko.

 

Bizkaira bidaia, dantzaren eta musikaren bidez

Uztarria.eus | 2019-04-09 : 15:35 | Kultura

 

Sahatsa dantza taldeak, Azketa ahots taldeak, Julian Barrenetxea abesbatzak eta Udal Musika Bandak emanaldi berezia eskaini zuten zapatuan. Bizkaia, arbasoen baratzean izeneko ikuskizuna taularatu zuten talde horietako kideek, eta bertaratutako...

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Alaitz Olaizola: "Azpeitiko haurren antzerki tailerrean sortu zen liburuko antzezlana idazteko ideia"

Uztarria.eus | 2019-04-09 : 11:54 | Kultura

Olaizolak Nork agintzen du? haurrei zuzendutako liburua idatzi eta kaleratu du, Erein argitaletxearen Antzoki Txikia bildumaren barruan. Sail horretako liburuak "praktikoak" direla dio azpeitiarrak, "umeekin antzezteko" pentsatutakoak direlako.

 

Jonathan Terronek III. Oro Fighter Jiu Jitsu Kopa irabazi du

Uztarria.eus | 2019-04-09 : 11:33

Jonathan Terron Azpeitiko bizilagunak absolutu mailako III. Oro Fighter Jiu Jitsu Kopa irabazi du asteburuan, Langraitzen (Araba). Urrezko domina eskuratuta, Europako Jiu Jitsu txapelketa prestatzeari ekin dio Terronek; izan...

Reggae doinuek dantzan jarri dute Sanagustin

Uztarria.eus | 2019-04-09 : 10:14 | Kultura

 

Adala eta Revolutionary Brothers taldeen reggae doinuek joan zen ostiralean dantzan jarri zuten Sanagustin kulturgunea. Dozenaka lagun izan ziren kontzertuetan, eta hainbat doinu eskaini zituzten Kataluniako eta Euskal Herriko taldeek...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Film laburren zirkuitu ibiltaria bihar iritsiko da Azpeitira

Uztarria.eus | 2019-04-09 : 09:06 | Kultura

Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen duen Laburbirak Azpeitian egingo du geldialdia bihar, asteazkena. Bederatzi film ikusi ahal izango dira, Soreasu antzokian, 21:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da.

 

Korrikaren bukaerara joateko autobusa antolatu dute Azpeitian ere

Uztarria.eus | 2019-04-09 : 08:36 | Euskara

21. Korrikaren amaierako ekitaldira joan nahi dutenek asteazkena bitartean eman beharko dute izena, 607 61 26 97 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita. Igandean bukatuko da Korrika.

 

Flashbacka 1982. urtera, Korrika Azpeititik igaro zen egun hartara

Erabiltzailearen aurpegia da hau Julene Frantzesena | 2019-04-08 : 16:44 | Iritzia

1982a zen, Korrika egitasmoaren bigarren edizioa egin zuten maiatzaren 22tik 30era. Iruñean hasi eta Donostian bukatu zen euskararen aldeko lasterketa. AEK, euskararen alternatiba herritarra eta Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde...

 

Anariren hitzez eta doinuz jositako kontzertu ederraren printzak

Uztarria.eus | 2019-04-08 : 15:39 | Kultura

Irudi solteak gurutzatu ditugu, autodefinitu baten gisan, esanahi berriak aurkitu nahiean. Ez dakigu Anariren kontzertu batean kabitzen diren hitz guztiak jaso ote ditugun. Bideo hau osatu dugu bien bitartean, azkoitiarrak...

Bueltan da Azpeitiko Gaztetxearen Korto Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2019-04-08 : 13:18 | Kultura

Azpeitiko Gaztetxeak Korto Txapelketa antolatu du bigarren urtez jarraian. Iazko edizioak izandako arrakastaren ostean, Gaztetxeko...

Emaitzak: 27027 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 1349 1350 1351 1352