Aktualitatea

Lagrimas De Sangre musika taldeak energiaz bete du Sanagustin kulturgunea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | 2019-11-18 : 15:38 | Kultura

 

Lagrimas De Sangre (LDS) musika taldeak eta El intachable Ronyk kontzertua eskaini zuten joan den larunbatean, hilak 16, Sanagustin kulturgunean. LDSk dantzan jarri zuen kulturgunea, eta Sanagustinera bertaratu ziren ehunka...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Azaroaren 25erako hainbat ekintza antolatu dute Krisiaren Seme-Alabakek eta Ikasle Abertzaleakek

Uztarria.eus | 2019-11-18 : 14:41 | Gizartea

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da astelehenean. Emakumeenganako biolentziaz hausnartzen tailerra, elkarretaratzea eta zaintza arloari buruz Malen Etxeako emakumeen hitzaldia izango dira egun osoan zehar.

 

Erraz irabazi dio Estudiantesek Añares Rioja ISBri

Uztarria.eus | 2019-11-18 : 13:05 | Kirolak

Madrildarrak 62 eta 102 nagusitu ziren atzo Azkoitiko kiroldegian jokatutako neurketan. Zazpi jardunaldi jokatuta, Iraurgikoak 11. postuan daude LF2 ligaren A multzoko sailkapenean.

 

Juan Antxieta musika eskolakoek kalejira eta jaialdia egingo dituzte asteazkenean

Uztarria.eus | 2019-11-18 : 12:05 | Kultura

Santa Zezilia egunaren harira, musika eskolako kideek Musikalean ekitaldia egingo dute 19:00etatik 19:20ra, eta 19:30ean, jaialdia eskainiko dute, Soreasu antzokian.

 

Bertanen moda desfile inklusiboa, bideoan

Uztarria.eus | 2019-11-18 : 10:57 | Gizartea

Joan den ostiralean, hilak 15, Bertan Azpeitiko merkatari elkartearen moda desfile inklusiboa izan zen Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko hamabi dendaren proposamenak ikus ahal izan ziren pasarela gainean, eta dendek ez ezik...

160 bat gaztetxok hasi dute denboraldia Ilunperekin

Uztarria.eus | 2019-11-18 : 10:43

Ilunpe pilota elkarteko kideek denboraldiko argazkia atera zuten joan den larunbatean. Lehenik, hainbat partida jokatu zuten gaztetxoek, eta segidan, argazkia ateratzeko prestatu ziren. Ilunpeko ordezkariek azaldu dutenez, 160 bat lagun...

»» Erantzunak: 2 (Erdoizta, Gabiriko Pablo)

5 eta 3 gailendu da Lagun Onak, Urnietaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2019-11-18 : 10:23

Lagun Onakeko emakumeen talde nagusiak ligako neurketa jokatu zuen larunbatean, Urnietaren aurka, Garmendipe futbol zelaian. 5. minutuan, galtzen hasi zen Azpeitiko taldea; penalti baten ondorioz, Urnietak gola sartu zuen. 7...

Frankismo garaiko giza eskubide urraketak biltzen dituen liburua aurkeztuko dute asteazkenean

Uztarria.eus | 2019-11-18 : 10:09 | Gizartea

'Azpeitia 1945-1975. Giza eskubideen urraketak eta errepresioa diktadorea hil artean' liburua kaleratu dute Azpeitiko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak, eta asteazkenean aurkeztuko dute, Azpeitiko udaletxean. Argitalpenean 1945etik 1975ra arteko giza eskubide urraketak jaso dituzte. Irekia izango da asteazkeneko ekitaldia.

 

Denetariko emaitzak azpeitiarrentzat Gipuzkoako Xake Txapelketan

Uztarria.eus | 2019-11-18 : 08:41 | Kirolak

 

Gipuzkoako Xake Txapelketaren beste jardunaldi bat jokatu zuten joan den zapatuan Baigeran, eta Azpeitiko xakelariek denetariko emaitzak lortu zituzten. Aipagarriena Cesar Cristian Cretuk lortutakoa izan zen: eskualdeko 2. mailako txapelketaren laugarren...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Hasi dira autismoa duten pertsonentzako azpiegiturak egokitzen

Uztarria.eus | 2019-11-18 : 08:11 | Gizartea

Loiolako Inazio Hiribideko 65, 67, 75, 77, 81 eta 83 zenbakidun lokalak egokituko dituzte. Gautena elkartea zer den, elkarte horrek zer lan egiten dituen eta Loiolabideko azpiegituretan zer zerbitzu eskainiko dituen azaltzeko bilera irekia antolatu dute biharko, asteartea. 19:00etan izango da, udaletxeko bosgarren solairuan.

 

»» Erantzunak: 1 (Marea Urdina)

Larunbatean amaituko da Lagun Onak futbol taldearen afarirako txartelak erosteko epea

Uztarria.eus | 2019-11-18 : 08:10 | Kirolak

Klubak azaroaren 29an egingo du 75. urteurreneko afaria, eta larunbata izango da hara joateko txartelak erosteko azken eguna. Sanagustin kulturgunean nahiz Lagun Onaken bulegoan eskura daitezke sarrerak.

 

Bi azpeitiarrek istripua izan dute Zamudioko Rallyan

Uztarria.eus | 2019-11-17 : 16:35 | Kirolak

Iñaki Aiertzak eta Joseba Bikendik ezbeharra izan zuten atzo, larunbata, Zamudioko Rallyan parte hartzen ari zirela. Ospitaleratuta daude biak. 

»» Erantzunak: 2 (Erdoizta, BIDELAGUNA)

Unai Alberdik eta Unai Salegik Kluben arteko ezker hormako Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute

Uztarria.eus | 2019-11-17 : 13:07 | Kirolak

Ilunpeko pilotariek 22 eta 11 menderatu zituzten Usurbilgo Pagazpe pilota elkarteko Santxo eta Urruzola, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

 

Vanesa Cerrajero garaile, Mutrikuko Herri Krosean

Uztarria.eus | 2019-11-17 : 09:40

Mutrikuko 17. Herri Krosa jokatu zuten atzo, larunbata, eta emakumeetan, azpeitiar bat izan zen garaile: Vanesa Cerrajero. Hamar kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten korrikalariek, eta Cerrajerok 44 minutu eta...

Lagun Onak MBko egungo zuzendaritzak abenduaren 1ean bukatuko du bere jarduna

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2019-11-17 : 09:29 | Kirolak

Lagun Onak Mendi Bazkunako batzordeak zera adierazi nahi du:
-Egun dagoen batzordeak abenduaren 13an bukatzen duela bere jarduna.
-Egun horretan egingo den urteko batzar nagusian hautatu beharko direla datozen lau...

Juan Ramon Llavorik irabazi du Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallya

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | 2019-11-17 : 09:06 | Kultura

Juan Ramon Llavori da 2019ko Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallyaren irabazlea.
Ostegunean elkartu zen epaimahaia...

Familien bazkariarekin, San Martin egoitzakoek amaitu dute beren astea

Uztarria.eus | 2019-11-16 : 18:55 | Gizartea

 

San Martin egoitzan beren astea ospatzen aritu dira egunotan. Hainbat ekintza egin dute: besteak beste, pregoia eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleen emanaldia izan zituzten astelehen goizean, eta Adin-Adin egitasmoaren barruko bertso...

»» Ikusi argazki guztiak (13)

150 bikotetik gora, aniztasunaren Kros Mistoan

Uztarria.eus | 2019-11-16 : 18:22 | Kirolak

 

Orain arteko Kros Mistoaren oinarriak goitik behera aldatuta egin dute ekitaldi horren hamargarren edizioa gaur arratsaldean. Hain zuzen ere, herri hezitzailearen filosofiarekin bat eginda, era askotako bikoteak animatu dira krosean...

»» Ikusi argazki guztiak (49)

Euria dela eta, Azoka Plazan egingo dituzte arratsaldeko sentsibilizazio jolasak

Uztarria.eus | 2019-11-16 : 13:59 | Gizartea

Kros Mistoaren aurretik, Marea Urdinak antolatutako sentsibilizazio jolasak egingo dituzte gaur, 16:00etatik 17:00etara. Berez, plazan egitekoak ziren jolasak, baina eguraldi txarra dela eta, Azoka Plazara aldatu dituzte ekintzak.

 

Errekartetxoren senitartekoek 'Harria' liburua aurkeztu dute jendaurrean

Uztarria.eus | 2019-11-16 : 13:20

Juan Antonio Palacios argazkilariaren irudiekin eta Juan Manuel Uria idazlearen olerkiekin osatutako Harria liburua aurkeztu dute gaur, Sanagustin kulturgunean, 12:00etan hasita. Euskal Herri osoko harri-jasotzaileak dira Harria liburuko protagonistak –tartean dira...

Emaitzak: 28765 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 1436 1437 1438 1439