22. Donostia antzerki saria jaso du Xanti Agirrezabalak antzezten duen 'Antigone edo ezetzaren beharra' obrak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko mar. 1a, 12:18
Xanti Agirrezabala.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen dute saria, eta aurtengoan Horman Poster kolektiboaren lana saritu du epaimahaiak, proposamen "ausarta" delako. Martxoaren 27an jasoko du saria taldeak.

Xanti Agirrezabala aktoreak antzezten duen Antigone edo ezetzaren beharra obrak irabazi du 22. Donostia antzerki saria. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen dute saria, eta aurtengoan Horman Poster kolektiboaren lana saritu du epaimahaiak.

Haren esanetan, arrazoi asko tarteko hautatu dute antzezlana, eta proposamena "ausarta" dela azpimarratu du. Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, martxoaren 27an, jasoko du saria Horman Poster konpainiak.

Antigona tragedia klasikoaren bertsio garaikidea da Antigone edo ezetzaren beharra antzezlana, eta Agirrezabala ez ezik, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti dira antzezleak; zuzendaria, berriz, Igor de Quadra da.

Donostiakoa ez da Antigone edo ezetzaren beharra lanak jaso duen aurreneko saria; izan ere, Horman Posterrek jaso zuen 38. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria, 2020an.