Iraurgi Saskibaloi Taldea

 

Etorri saskibaloian jokatzera Iraurgi SBra!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-07-13 : 18:49 | Kirolak

Uztailaren 18tik 22ra irekiko da datorren denboraldirako teknifikazio saioetan izena emateko epea 2008, 2007, 2006 eta 2005 urteetan jaiotako neska-mutilentzat.

Disdirak guztia nahi du!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-05-13 : 16:23 | Kirolak

Iraurgiren Lehen Maila Nazionaleko taldeak EBA ligarekin zita bat dauka asteburu honetan Donostian, Aieteko kiroldegian. Disdirak Lauko Finala jokatuko du igandeko finalera iristeko helburuarekin eta, zergatik ez, igoera lortzekoarekin ere bai!

 

Agur ametsari

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-04-20 : 12:39 | Kirolak

Clinicas Rinconek sastakada eman dio Sammic ISBri partidako azken minutuan eta finalerdietatik kanpo utzi du 66 eta 69 irabazita.

 

Junior mailako mutilen Lauko Finala Azkoitian eta Azpeitian, asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-04-15 : 18:16 | Kirolak

Azkoitiko kiroldegiak Junior Mutilen Euskal Ligako finalerdiak hartuko ditu asteburu honetan. Baskoniak eta Easok antolatzeari uko egin eta gero, Iraurgik etxean borrokatu ahal izango du tituluaren bila. Finala igandean jokatuko da, 12:00etan, Azpeitian.

Zirt edo zart

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-04-13 : 12:49

Sammic ISBk hasiera emango dio gaur, asteazkena, Azpeitiko kiroldegian 19:00etan, ilusioaren play offei. Mutilen gure lehen taldeak lehiaketako etxeko lanen %80a egin du jadanik, eta orain kasualitatea ez dela izan erakutsi beharra daukate. 

 

Aleksandar Marcius jardunaldiko MVPa bosgarrenez

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-04-05 : 18:11 | Kirolak

Sammic ISBko pibotak 30eko balorazioarekin amaitu zuen Marin Peixegalego txapeldunaren aurkako partida, larunbatean.

 

Sammic ISB, helburua beteta

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-04-04 : 16:39 | Kirolak

Marinek galdu egin du Azpeitian (65-61). Nahiz eta bere bi jokalari onenak gabe etorri, saskibaloi asko duen taldea dela erakutsi zuen. Sammic bigarren izango da ligan eta helburuak betetzen jarraitzen du. Egun historikoa klubarentzat, positiboki eta negatiboki: 26/0 hirukotan! Hamaika ikusteko jaioak gara ba!

 

3.213 ikuslek jarraitu dituzte, batez beste, Añaresen partidak FEBtv-n

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-04-01 : 16:55 | Kirolak

Espainiako Federazioaren atarian eman diren Iraurgi SBko Emakumezkoen Lehen Mailako taldearen 22 partidek 70.669 ikusle erakarri dituzte. guztira.

Roselis Silva, fase erregularreko balizko bostekoan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-03-31 : 17:55 | Kirolak

Joko antolatzaile venezuelarra ligako ezusteetako bat izan da eta baita jokalari baloratuenetako bat ere.

 

Ez dago adiorik

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-03-29 : 16:33 | Kirolak

Añares Rioja ISBk ezin izan zion garaipen batekin agur esan Emakumezkoen Lehen Mailako azken partidari. IDK Gipuzkoa nagusi izan zen derbian, batez ere azken laurdenean (75-53).

 

Hurrengora arte

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-03-23 : 16:03 | Kirolak

Añares Rioja ISBk etxeko bere azken partida jokatuko du gaur, asteazkena. Eta Azkoitiko kiroldegian jokatuko du, 19:00etan hasita; sarrera doan izango da. Klubak Emakumezkoen Lehen Mailako partida bat Azkoitian jokatu ahal izateko desioa beteko du, horrenbestez. Gernika izango da gure azkenaurreko aurkaria.

 

ISBko bi entrenatzaile Espainiako selekzioko gazteak entrenatzera

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-03-23 : 11:07 | Kirolak

Luis Agirre eta Xabi Chico entrenatzaileek Zaragozara eta Eslovakira bidaiatuko dute hurrengo egunetan. Agirrek 15 urteko neskak entrenatuko ditu. Chicok, aldiz, 16 urteko mutilak.

 

Marcius: historiara pasatu den jardunaldiko MVPa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-03-14 : 18:18 | Kirolak

Clinicas Rinconen aurka jokatutako partidan 62ko! balorazioarekin amaitu zuen Sammic ISBren pibot kroaziarrak eta Zilarrezko LEB ligako errekorra hautsi du.

 

Roselis Silva 22. jardunaldiko bostekoan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-03-08 : 09:35 | Kirolak

Venezuelarrak 27ko balorazioarekin amaitu zuen Añares Rioja ISBren denboraldiko bigarren garaipenean.

 

Lehenaren atzetik, bigarrena

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-03-07 : 09:16 | Kirolak

Añares Rioja ISBk astea borobildu du denboraldiko bigarren garaipena eskuratuta, etxetik kanpo aurrena, Bembibren 81 eta 82 irabazi ondoren.

 

Lehen garaipena eskuratu du Añares Rioja ISBk Emakumeen Lehen Mailan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-03-03 : 09:30 | Kirolak

Iraurgi taldearen historiara pasatu zen atzo Añares Rioja ISB. Uni Ferroli 65 eta 60 irabazita Emakumezkoen Lehen Mailan aurreneko garaipena eskuratu zuen. 

 

Añares Rioja ISB matematikoki mailaz jaitsi da Zamoran

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-03-02 : 10:08 | Kirolak

Lehen zati ezin okerrago batek beste porrot batera eraman zuen Iraurgi, bigarren zatiko minutu askotan zehar dominatu ahal izan zuten Zamaraten baten aurrean (87-56). Gaur, asteazkena, Añaresek Ferrol hartuko du etxean.

 

Defentsa, defentsa, defentsa... eta defentsa gehiago!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-02-26 : 16:37 | Kirolak

Sammic ISBk igandean liga erregularreko partida intentsuenetako bati egin beharko dio aurre. Aceitunas Fragata Moron izango da irabazi beharreko aurkaria, azken segundora arte borrokatu eta hil arte estutzen duen taldea. Galdu ezin dezakezun egundoko partida kiroldegian, 18:00etan.

Bost dira dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-02-22 : 09:31 | Kirolak

Sammic-ek landutako garaipena eskuratu du Granadan (74-80). Iker Buenoren mutilak partidari buelta emateko gai izan ziren eta lan eginez gero edozeini irabazteko kapaz direla erakutsi dute. Play off-etara begira beste pauso bat eman dute. 

 

Alekxander Marcius jardunaldiko bostekoan, beste behin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-02-16 : 19:10 | Kirolak

Sammic ISBko pibotak 26ko balorazioarekin amaitu zuen Valladoliden aurka jokatutako partida, 23 puntu sartu eta 8 errebote eskuratu eta gero.

 

Emaitzak: 472 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 21 22 23 24