Iraurgi Saskibaloi Taldea

 

Urrezko Laguntzaileak kanpaina jarriko du abian ISBk astelehenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-07-06 : 12:19 | Kirolak

Kanpaina Azpeitiko eta Azkoitiko denda, taberna eta jatetxe guztiei zuzenduta dago. Urrezko Laguntzaile egiten denak klubaren erronkarekin bat egingo du eta, eskainitako diru-laguntzaren truke, hainbat abantaila lortuko ditu.

 

Luis Agirre 'Katxi': "ISB nesken harrobian egiten ari den lanak eta esfortzuak emaitzak ematen ditu"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-04-12 : 10:55 | Kirolak

Añares ISBko bigarren entrenatzailea eta ISBko kadete nesken entrenatzailea da Luis Agirre Katxi (Azpeitia, 1990). Aste Santuan, apirilaren 13tik 16ra, Zaragozan izango da Espainiako selekzioarekin. Bertan, 15 urtetik beherakoen bigarren entrenatzaile lanak egingo ditu azpeitiarrak.

 

Aurreneko postuetatik ez aldentzeko garaipena lortu du Sammic-ek, eta Añaresek ezin izan du garaipena eskuratu

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-02-20 : 11:49 | Kirolak

Atzo Agustinos Leclerc 93-79 menderatu ostean, sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du Sammic ISBk. Añaresek, berriz, ezin izan du garaipena eskuratu Bartzelonan, eta lehia estuaren ostean, 67 eta 62ko emaitzarekin itzuli da etxera.

 

Añares ISBren gutuna: "Etxe etxekoak"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-01-31 : 11:23 | Kirolak

Añares Iraurgiko neskek eta horien entrenatzaileek klubaren harrobiaren garrantzia azpimarratzeko honako gutuna plazaratu dute. 

 

Iraurgi Saskibaloiak saldu duen Gabonetako loteriaren gaineko ohar garrantzitsua

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-12-19 : 18:47 | Besterik

Iraurgi Saskibaloia taldeak Gabonetako loteria saldu du. 10 euroko boletoak saldu dira; boleto bakoitzean loterian 9 euro jokatzen ziren 72603 zenbakira, eta beste euro bat klubari laguntzeko zen.

Loteria dezimo...

Sammic-Leon, Koparako txartela jokoan izango da bihar kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-12-16 : 12:21 | Kirolak

Mailako bi talderik indartsuenak aurrez aurre izango dira zapatuan, 18:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da. Gogoratu, partida hasi aurretik Caritasi emango zaizkion ipuin eta liburuak jasoko direla sarreran. Iraurgik aldez aurretik eskertu nahi du zaleen laguntza.

 

Sammic ISB lider jarri da, eta Añaresek ezin irabazita jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-11-21 : 13:02 | Kirolak

Lucentum taldeari 75-53 irabazi zion atzo, igandea, Sammic ISBk Azpeitian jokatutako partidan. Añaresek, berriz, sailkapeneko azkenaren aurka galdu zuen, 67-50, Oviedon.

 

Sammic ISB aurrena da ligan eta Añaresek ezin irabazita jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-11-08 : 09:37 | Kirolak

Sammic ISBk 76-80 irabazi zuen Leonen, eta aurrena da ligan Cambados eta Lucemtumekin batera. Añares ISBk, berriz, ezin izan zuen denboraldiko hirugarren garaipena lortu, etxean Juventut Les Corts taldearen aurka 69-80 galduta.

 

Emaitza gaziak eta gozoak ISBko bi talde nagusientzat

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-10-31 : 13:42 | Kultura

Xuven Combados liderra menpean hartu zuen Sammic ISBk (91-88) Azpeitiko kiroldegian. Añares ISBk, aldiz, ezin izan zuen garaipena eskuratu Bartzelonan (71-65). 

 

Añares ISB Aros Leonen aurka neurtuko da LF2 ligako laugarren jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-10-21 : 15:34 | Kirolak

Añares Rioja ISB joan den asteburuan Galdakaon Ibaizabalen kontrako neurketan jasotako porrotari buelta ematen ahaleginduko...

Hirugarren garaipena jarraian lortu du Sammic ISBk

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-10-17 : 09:24 | Kirolak

Atzo Basket Navarraren aurka 63-56 irabazi ostean, Zilarrezko LEB ligako lider jarraitzen du Sammic ISBk, Xuven taldearekin batera. Karena, Guridi eta Maiza jokalariak izan ziren atzoko partidan gehien nabarmendu zirenak.

 

Leku berrian baina betiko indarrarekin dator Urrifest, VIII. Garagardo Azoka

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-10-03 : 16:22 | Aisia

Aurten Alberdieneako aparkalekuan jarriko den karpan egingo da, sei egunez: urriaren 6an, 7an, 8an, 11n, 14an eta 15ean.

 

Sammic ISBren hasiera ona alternatiba askoko partida batean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-10-03 : 11:51 | Kirolak

Gandiaren aurka 73-64 gailendu ziren ISBko mutilak, Azpeitiko kiroldegian jokatutako partidan. Tim Dezelski izan zen jokalaririk baloratuena, baina Guridi, Ander Garciaeta Maiza jokalariek egindako lana ere azpimarratzekoa izan zen.

 

Sammic ISBk igandean jokatuko du ligako lehen neurketa, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-10-01 : 18:16 | Kirolak

Gandia talde valentziarra izango da Iraurgikoen aurkaria. Neurketa 18:00etan hasiko da, udal kiroldegian. Euskal Kopa jokatu zuten jokalariez gain, iritsi berri den Tim Dezelski estatubatuarra ere prest izango du Iker Buenok.

 

Xabier Chico: "Añares Rioja ISBren aurredenboraldia ona izan da"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-09-28 : 15:55 | Kirolak

Iraurgiren emakumeen talde nagusiak zapatuan, urriak 1, hasiko du LF2 ligako 2016-2017 denboraldia; Galizian estreinatuko dute txapelketa, Celtaren kantxan. Denboraldia hastear dela, Xabier Chico entrenatzailearen burutapenak jaso ditugu.

 

Euskal Kopa jokoan izango da Azpeitian asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-09-21 : 16:49 | Kirolak

Retabet GBC-Zornotza eta Sammic ISB-Araberri finalaurrekoak zapatu arratsaldean jokatuko dira; finala, berriz, igande eguerdian. Sammiceko jarraitzaileek fitxaketa berriak bertartik bertara ikusteko aukera izango dute, liga hasteko astebete falta denean: Karena, Otieno, Alex Ramon eta Ander Garcia.

 

Añares Rioja ISBk Euskal Koparen aurrekanporaketa jokatuko du zapatuan Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-09-08 : 16:56 | Kirolak

GDKO Ibaizabalren kontra jokatuko dute, 18:00etan hasita, Gernikan jokatuko den azken faserako txartelaren bila. Igandean, berriz, lagunartekoa jokatuko dute Loiola Indautxuren kontra, Azpeitian.

Sammic ISBk lagunartekoa jokatuko du bihar kiroldegian, Clavijoren kontra

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-09-07 : 17:18 | Kirolak

Aurredenboraldiko lehen neurketa izango dena 20:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da. Bazkideek txartel berriak jasotzeko aukera ere izango dute.

 

Xabier Chico Añares Rioja ISBren entrenatzailea izango da datorren denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-08-10 : 09:00 | Kirolak

Chico Sammic ISB taldeko Iker Bueno entrenatzailearen laguntzailea izan da azken bi urteetan. Buenok, berriz, talde berean jarraituko du hirugarren urtez. 

 

Dezelski eta Taylor, Azkoitia Azpeitia ISBren azken bi fitxaketak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-08-08 : 10:52 | Kirolak

Datorren denboraldirako, ISB taldeak bi fitxaketa estatubatuar egin ditu: Tim Dezelski Sammic ISB taldean ariko da, eta Tamara Taylor Añares Rioja ISB taldean. 

Dezelski 23 urteko gazte estatubatuarra da...

Emaitzak: 473 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 21 22 23 24