Koronabirusa Azpeitian

Festarik ez, baina balkoiak gorri

Uztarria.eus | 2020-06-07 : 12:39 | Festak

 

Koronabirusa agertu izan ez balitz, Sanjuandegiko festak izango ziren asteburu honetan. Egoera tarteko, XJ auzolanean festa batzordeak ez du inolako ekitaldirik antolatu, baina auzotarrak balkoiak apaintzera animatu ditu. Sanjuandegiko bizilagunek...

»» Ikusi argazki guztiak (10) »» Erantzunak: 1 (Arbetarra)

San Martin egoitzako egoiliarrak bisitatu ahal izango dituzte senideek bihartik aurrera

Uztarria.eus | 2020-06-07 : 11:33 | Gizartea

Bihartik aurrera, astean behin, senide berak bisitatu ahal izango du familiakoa duen egoiliarra. Egoitzan lau gune prestatu dituzte bisitetarako, eta hainbat neurri hartuko dute segurtasuna bermatzeko. Eguneko zentroa ere bihar zabalduko dute.

 

Odol ateraldia egingo dute bihar, Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus | 2020-06-07 : 10:18 | Gizartea

Ekaineko odol ateraldia bihar, astelehena, egingo dute Emakumeen Txokoan, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Jende pilaketak saihesteko, beharrezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

 

Azken orduetan ez dute COVID-19 gaitzaren kasu berririk atzeman Gipuzkoan

Uztarria.eus | 2020-06-06 : 14:34 | Gizartea

Osasun Sailak jakinarazi duenez, lau kasu berri atzeman dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan: bat Araban eta hiru Bizkaian. Gipuzkoan ez dago kasu berririk, azken egunetako joerari eutsiz.

 

Hirugarren faserako neurriak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak

Uztarria.eus | 2020-06-06 : 13:17 | Gizartea

Eguerdian eman dute prentsaurrekoa Arantxa Tapia eta Nekane Murga sailburuek, eta hainbat neurri berri iragarri dituzte Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako.

 

Alarma egoeratik irteteko azken fasean sartuko da Hego Euskal Herria

Uztarria.eus | 2020-06-05 : 14:03 | Gizartea

Astelehenean sartuko da Hego Euskal Herria alarma egoerako hirugarren fasean. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute azken fasea. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek hiru lurraldeetan zirkulatzeko aukera berreskuratuko dute, baina ezingo dituzte gainerako erkidegoetarako mugak zeharkatu.

 

»» Erantzunak: 3 (Korkor, Tx)

Haurren eta menpekotasuna duten herritarren zaintzarako kontratazioak egiteko dirulaguntzak eskainiko ditu udalak

Uztarria.eus | 2020-06-05 : 12:28 | Ekonomia

Hezkuntza eragileek eta Azpeitiko Udalak erabaki dute aurten udaleku irekirik ez egitea herrian. Hori dela eta, 0 eta 14 urteko umeen nahiz menpekotasuna duten pertsonen zaintzarako kontratazioak diruz lagunduko ditu udalak. Zaintza lanetan aritu nahi duten herritarren lanpoltsa ere osatuko du, familiei kontratazioetarako laguntza eskaintzeko xedez. Zaintza lanei balioa eman eta herritarren kontratazioak bultzatu nahi ditu udalak.

 

»» Erantzunak: 7 (MIRU, BIDELAGUNA, Mikelen, kaletik...)

Gipuzkoan ere, naturaren ordua orain!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Urola Bizirik natur taldea | 2020-06-05 : 11:45 | Iritzia

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu aurten ere, mundu mailako leloarekin bat eginez: naturaren ordua da! Biodibertsitatearen egoera oso larria delako, bai mundu mailan, bai gurean. Bizi dugun COVID-19aren krisiak erakutsi digu gure osasuna eta biodibertsitatearen egoera erabat lotuta daudela.

 

Koronabirusak Gipuzkoako herritarren %2,6 kutsatu ditu

Uztarria.eus | 2020-06-05 : 11:38 | Gizartea

Gipuzkoan 18.800 eta Hego Euskal Herrian ia 124.000 kutsatu egon dira, kopuru ofizialek diotena halako lau. Horrek esan nahi du herritarren gutxiengo bat kutsatu dela, eta osasun zerbitzuek kutsatuen gutxiengo bat atzeman dutela. Talde immunitatetik urrun dago Hego Euskal Herria; herritarren %60 inguru kutsatu beharko lirateke immunitate maila hori lortzeko.

 

Jatetxeak, hirugarren fasean sartzeko grinez

Uztarria.eus | 2020-06-05 : 11:09 | Ekonomia

Pixkanaka bada ere, eskualdeko jatetxeak hasi dira ateak zabaltzen. Taberna eta jatetxe gehienak martxan daude, eta normaltasunera itzultzeko irrikaz. COVID-19 pandemiaren ondorioz azken hilabeteak gogorrak izan dira, baina datozen egunetan...

Iraurgi Berritzen aurrez aurreko zerbitzuak eskaintzen hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | 2020-06-05 : 10:07 | Ekonomia

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia aurrez aurreko zerbitzuak eskaintzen hasiko da astelehenean...

Sanjuandegiko festarik ez aurten

Uztarria.eus | 2020-06-05 : 09:36 | Festak

Koronabirusa agertu izan ez balitz, asteburu honetan izango ziren Sanjuandegiko festak. XJ auzolanean festa batzordeak jakinarazi duenez, aurtengoan ez dute ekitaldirik antolatu. Balkoiak eta auzoa kolorez betetzeko deia egin dute.

 

Bizikletak, iritsi ezinda

Uztarria.eus | 2020-06-04 : 18:37 | Ekonomia

Konfinamendua arintzeko neurriak indarrean jartzen hasi zirenetik, asko hazi da bizikletaren erabilera, eta ondorioz, baita haien salmenta ere. Fabrikatzaileak "iritsi ezinik" dabiltzala eta banatzaileek "biltegiak hutsik" dituztela baieztatu dute Azpeitiko bizikleta saltzaileek, eta dendan dituzten bizikletei eta sortzen zaizkien konponketa lanei esker ari direla aurrera egiten.

 

Ez dute COVID-19 kasu berririk atzeman Gipuzkoan

Uztarria.eus | 2020-06-04 : 13:39 | Gizartea

Hiru kasu berri atzeman dituzte Araban eta bi Bizkaian; Gipuzkoan, ordea, ez dago kasu berririk Osasun Sailaren arabera. Hiru herrialde horietan azken orduetan hildakoak, berriz, zortzi izan dira.

 

»» Erantzunak: 3 (tomorrowland, Kubatie7euro)

Koronabirusaren pandemian gertukoak galdu dituztenentzat arreta zerbitzua jarri du martxan Jaurlaritzak

Uztarria.eus | 2020-06-04 : 13:17 | Gizartea

Betirako programa jarri dute martxan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 400 familiari baino gehiagori laguntza psikologikoa eskaintzeko eta dolua lantzeko. Hainbat bide jarri dituzte pandemiaren erdian hurbilekoak galdu dituzten herritarrei dolua lantzen laguntzeko.

 

Ekainaren 21era arte luzatu dute alarma egoera

Uztarria.eus | 2020-06-03 : 20:15 | Politika

Espainiako Kongresuan gaur eman diote baiezkoa alarma egoera seigarrenez luzeatzeari. Azkena izatea aurreikusten du

 

»» Erantzunak: 3 (borrock, Marta79)

Maria Zunzunegi psikologoa elkarrizketatu dute Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2020-06-03 : 16:55 | Gizartea

Etxea garbitzean "barneko lan bat" egiten dugula azaldu du Zunzunegik Euskadi Irratiko Faktoria saioan, eta etxearen egoerak norberaren ongizatearekin zerikusia duela.

 

Gipuzkoan ez dute koronabirus kasu berririk hauteman azken orduetan

Uztarria.eus | 2020-06-03 : 14:43 | Gizartea

Hiruna kasu atzeman dituzte Araban eta Bizkaian, eta gaitzak jotako hamar hildako berri zenbatu dituzte hiru lurraldeetan.

 

Liburutegia, egoera berrira egokituta

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Udal Liburutegia | 2020-06-02 : 18:39 | Kultura

Udal liburutegiak ateak zabaldu ditu berriro, egoera berrira egokituta. Ikusi nola funtzionatzen duen momentuz.

'Azpeitia zaindu' kanpainaren arrakastarekin gustura agertu dira Bertan eta udala

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2020-06-02 : 14:02 | Ekonomia

Azpeitiko Udalak eta Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak antolaturiko Azpeitia zaindu kanpainak arrakasta handia izan du, eta ordu gutxitan agortu ziren saltzen jarritako 3.000 erosketa bonuak. 150.000 euroko eragin ekonomikoa izango du kanpainak herriko saltokietan.

 

Emaitzak: 618 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 28 29 30 31