Koronabirusa Azpeitian

Bandaren Errege eguneko kontzertua, bertan behera

Udal Musika Banda, joan den Eguberri eguneko kontzertuan. (Ihintza Elustondo)

Eguberri egunean lehendabizikoa eman ondoren, Gabon garaiko bigarren kontzertua ematekoa zen Udal Musika Banda ostegun honetan, Errege egunez, Sanagustin kultugunean.

Urte Berriko kontzertu hori, ordea, bertan behera utzi dutela jakinarazi du taldeak. COVID-19 kutsatzeak tarteko, bandakide batzuek ezinezkoa izango dute ostegunerako pronto izatea, eta horregatik erabaki dute emanaldirik ez egitea.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide