Aktualitatea

Langile bat zauritu da Olalde industriaguneko enpresa batean, edukiontzi baten gainetik erorita

Uztarria.eus | gaur : 09:53 | Ekonomia

09:00ak aldean jazo da ezbeharra. Edukiontzi baten gainetik erori da langilea, eta zauri handiak ditu sorbaldan. Hori dela-eta, Zumarragako ospitalera eraman dute.

Jagoba Beobidek Alavesen jarraituko du beste denboraldi batez

Uztarria.eus | gaur : 09:30 | Kirolak

Gasteizko taldeak urtebeterako luzatu dio kontratua azpeitiarrari. Duela hiru denboraldi iritsi zen Beobide Alavesera.

 

Beldurrak

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Arruti | gaur : 08:04 | Iritzia

Bat. Pauso biziz, Erdikaletik gora, saiatuz lurreko harrien marrak ez zapaltzen, argitik argirako iluntasunei ihesika, tarteka atzera begira, inork jarraitzen ez duela behin eta berriz baieztatu nahirik bezala. Udaltzainen bulegoan argia ikusten da. Plazako obrak sahiesteko bidea apur bat luzatu eta udaletxe azpian direnei bi edo hiru aldiz begiratu. Behingoz portaleko atea presaka zabaldu, eskaileretako argia piztu eta korrika etxeko ateraino, behin barnean frantzeseko liburua utzi aulkian eta sakon arnastu, lasai. 

Munduko erromes-bideen irudiak, Juan Ramon Llavoriren eskutik

Uztarria.eus | atzo : 18:56 | Kultura

 

Gaur, astelehena, hasi eta uztailaren 19a arte argazki erakusketa berri bat ikus daiteke Betharrameko aretoan. Peregrinatio, argiaren bidetik izenburuarekin, Juan Ramon Llavori zumaiarrak "mundu guztiko erromes-bideen eta haietan dabiltzanen omenez ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Gora San Fermin!

Uztarria.eus | atzo : 14:53 | Aisia

Gaur, astelehena, Iruñeko txupinazoarekin batera bota dute San Fermin Txikiko suziria Azpeitiko Sindikatu Zaharrean. Urtero legez, udalekuetako ehunka haurrek eta gaztetxok entzierroa egin dute Alde Zaharrean. Hemen, argazkiak.

Ez ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | atzo : 11:23 | Politika

19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Landuko dituzten gaien artean daude Udalbatzaren ohiko bilkuren maiztasuna, batzorde informatzaileen osaketa eta behin behineko lanpostuen kopuruak, ezaugarriak eta ordainsariak erabakitzea, besteak beste. 

Festa giroa nagusi zapatuan Damason

Uztarria.eus | atzo : 11:22 | Festak

Damaso auzoko bizilagunek festa eguna izan zuten zapatuan. Egun osoko egitaraua zuten prestatuta, eta eguraldia lagun giro ederrean igaro zuten eguna. txupinazoa bota ostean, lsterketak, umeentzako jolasak, afaria, erromeria... egin ...

Azpeitiko I. Xake Txapelketa jokatu zuten zapatuan

Uztarria.eus | atzo : 11:00 | Kirolak

 

I. Xake Txapelketa jokatu zen zapatuan, uztailak 4, udaletxeko arkupetan. 16:30ean hasi ziren partidak jokatzen eta 14 pertsonek hartu zuten parte txapelketan. Jokalari guztiek hamar minutuko zazpi partida jokatu ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Ansa II eta Agirrezabala garaile Azpeitiko Erremonte Txapelketan

Uztarria.eus | atzo : 10:52 | Kirolak

Ostiralean, uztailak 4, jokatu zuten finala Izarraitz Pilotalekuan. 40 eta 32 nagusitu zitzaizkien txapeldunak Matxin III eta Zalduari. 

 

Hasi da Azpeitia Dantzan

Uztarria.eus | atzo : 10:40

Atzo, igandea, hasi zen Azpeitia Dantzan egitasmoa. Txo! esan zer nahi duzun eta Sahatsa taldearen Lesakan zeharka emanaldiak izan ziren Soreasu antzokian. Argazkian, Sahatsaren emanaldiko une bat.

"Guardia zibila hil dute"

Erabiltzailearen aurpegia Miel Angel Elustondo | atzo : 08:17 | Iritzia

Mutilak barnetegian bizi ziren, Tuterako kolegioan, batxiler ikasketak egiten. Oso noizean behin jasotzen zituzten han etxeko telefono-deiak. Beti zen urtebetetzeren bat, edo tartean tarteko bisita, edo halako gauza bereziren bat.

Herritarren harrera beroa jaso dute pilotariek

Uztarria.eus | 2015-07-05 : 20:45 | Kirolak

 

Gipuzkoako Herriarteko txapelketa irabazi du gaur, igandea, Azpeitiak Tolosari 3 eta 0 irabazi ostean. Donostiako Atano III. pilotalekuan azpeitiar ugari izan dira partidak ikusten, eta arratsaldean ere herritarren harrera beroa ...

»» Ikusi argazki guztiak (8) »» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Laugarren Herriarteko txapela, Azpeitira

Uztarria.eus | 2015-07-05 : 12:39 | Kirolak

Hirutik hiru partida irabazita, Azpeitiak Herriarteko laugarren txapela eskuratu du. Pilotariei harrera egingo dio Azpeitiko Udalak 19:30ean. 

 

XV. Pourrak 176 apustu ditu

Uztarria.eus | 2015-07-04 : 15:27 | Kirolak

Irabazleak 1.056 euro jasoko ditu, bigarrenak 704 eta hirugarrenak 352. Horiez gain, 4, 13, 39, 45, 54, 69, 89, 100, 122, 155 eta 176. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Saninazioetarako hainbat lanpostu eskainiko ditu Udalak

Uztarria.eus | 2015-07-03 : 17:17 | Udala

Langileak aukeratzerakoan, euskararen ezagutza, langabezian egotea eta eginkizun berdinetan esperientzia izatea kontuan hartuko dituzte. Interesa dutenek uztailaren 6tik 14ra eman behar dute izena udaletxean.

Irudien hizkuntzan azalduta

Urola Kostako Hitza | 2015-07-03 : 16:19 | Gizartea

Munoaundiren inguruko jakintza zabaltzeko, panelak jarri dituzte, eta Enrike Lekuonak egin ditu marrazkiak. Urola Kostako Hitza-k egilearekin hitz egin du. "Denon proiektu komuna" behar luke izan ondarea zaintzea harentzat.

 

Bukatu dira Gizarte zerbitzuetako ikastaroak

Uztarria.eus | 2015-07-03 : 13:17

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzutako sailak antolatuta, etxez etxeko laguntza eta mendeko pertsonei gizarte erakundeetan osasun arreta emateko eta elikagaien manipulazioaren inguruko ikastaroak egin dituzte 15 herritarrek. Azaroan hasi ziren saioekin ...

Diskoa aurkeztuko du Baserriko Ollaxkue Labien punk taldeak zapatuan

Uztarria.eus | 2015-07-03 : 12:36 | Kultura

Urtzi tabernan izango da diskoaren aurkezpena, 18:00etatik aurrera. Bertan, Baserriko Ollaxkue Labien talde azpeitiarrak euren lehen diskoan bildu dituen punk doinuko kantuak aurkeztuko ditu. Horrez gain, Zumaiko Brote taldearen kontzertua ere izango da, baita luntxa ere.  

'Makina zoriontsuak. Uda gau bat fabrikan' emanaldia izango da uztailaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2015-07-03 : 12:28 | Kultura

Elkar-ekinen eta Azpeitiko kultur sortzaileen arteko elkarlanetik sorturiko emanaldia Corrugadoseko fabrika hutsaren atarian izango da ...

Gaztetxearen hamargarren urteurrena ospatuko dute hilaren 18an

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2015-07-03 : 12:13 | Gizartea

Uda iritsi da, eta gerturatzen ari zaigu Gaztetxearen urteurrena ere. Urtero legez, egitarau anitzarekin eta ...

Emaitzak: 17437 | Orriak: 1 2 3 4 ... 869 870 871 872