Aktualitatea

'Alanis' filma emango du etzi Paradisu Zinemak

Uztarria.eus | 2018-02-19 : 10:30 | Kultura

Paradisu Zinema zineklubak Alanis filma (Argentina, 2017) emango du asteazkenean, 21:00etan. Ama eta prostituta den emakume baten istorioa kontatzen duen filmak hainbat sari jaso ditu zinema jaialdietan, hala nola ...

Liburutegi libreak, berriro hornituta

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Udal Liburutegia | 2018-02-19 : 10:16

Herritarrek irakurketaz edonon goza dezaten, berriro hornitu dituzte liburutegi askeak. Udal liburutegiko lagunek denetariko materiala utzi dute Sanagustinpean, kiroldegian, igerilekuan eta Jose Artetxeko bi autobus geltokietan aurki daitezkeen liburutegi askeetan ...

Aratz Igartzabal, IX. Erniarraitz txapelketako lehen finalista

Uztarria.eus | 2018-02-19 : 09:48

Erniarraitz bertsozale elkarteak bederatzigarren aldiz antolatutako Erniarraitz txapelketa hasi zen atzo, Azkoitiko kultur etxean egin zuten lehen kanporaketarekin. Dozenaka lagun elkartu ziren lehenengo saioan, eta honako bertsolariak izan ziren oholtza ...

Arrakastatsua eta gogoangarria izan da sokamuturraren 500. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sokamuturra500 | 2018-02-18 : 21:00 | Festak

Arrakastatsua eta gogoratzeko modukoa. Horrela baloratu daiteke Azpeitiko sokamuturraren 500. urteurrenaren ospakizuna, Herri Batzordea osatu dugunon ustez. Bideoa: helduen sokamuturreko aurtengo irteera denak (Urtzi Oteiza 'Kaito', Erlo TB).

Hilabete pasatxoan ...

Inauterien balorazioa, gazi-gozoa

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordie | 2018-02-18 : 16:22 | Festak

Inauteri festak pasatuta, balorazioa egiteko unea ere iritsi zaigu: balorazio gazi-gozoa. Gozoa, urte osoko festetan gure presentzia bermatze aldera inauterietan ere luntxarekin eta puru piztearekin kalera atera garelako. Pasa den urtean ez bezala, aurtengoan ekintza hori berreskuratu eta antolatu dugulako. Baina, aitortu behar dugu ez dugula ekintza horretan guk aldarrikatzen eta gure egiten ditugun harremanak transmititzerik eta jasotzerik lortu; eta horrek hausnartzeko beharra sortzen digu.

Birziklatzea da bidea: ongi etorri sistema berriari

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2018-02-18 : 15:13 | Gizartea

Ingurumenaren kutsadura beti izan da Elkar-ekinentzat kezka garrantzitsua. Herritik hurbil genuen Lapatxeko zabortegiaz kexatu ginen bere garaian, eta "ez genuela zabortegirik nahi" genion, "ez Lapatxen eta ez inon". Zabortegien aurrean ...

Lagun Onak 3-4 Durango: ahaleginak fruiturik ez

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2018-02-18 : 12:52 | Kirolak

  • Lagun Onak: Aitzol, Leunda, Tena, Olasagasti, Castillo, Sanchez, Arteaga (Ximon, 53. min), Aranburu, Orbegozo, Gorka (Ugaitz, 66. min) eta Arufe (Eustondo, 86. min).
  • Durango: Errasti, Txopitea, Txapu, Varela, Aranda, Molina ...
 

Omar Aizpuru: "Arbitroek gehienetan erdaraz hitz egiten dute, baina inoiz ez zaigu horrelakorik gertatu"

Uztarria.eus | 2018-02-18 : 12:18 | Euskara

Jokalariek euskaraz ez hitz egiteko agindua eman zuen atzo Idiazabal-Elgoibar Erregional Preferente ligako futbol partidaren epaileak, berak ez zuela-eta hizkuntza ulertzen. Elgoibarko taldearen entrenatzailea da azpeitiarra.

 

Banksy Azpeitian

Iñigo Aranbarri (Berria) | 2018-02-18 : 10:35 | Iritzia

Azken asteetan Elizkaleko horma batean sokamuturrari kritika eginez birritan egin eta ezabatu duten horma irudiaz idatzi du gaurko Berrian Iñigo Aranbarrik.

Imanol Albizuk irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketaren lehen kanporaketa

Uztarria.eus | 2018-02-17 : 18:42

Gipuzkoako Eskolarteko XXXVIII. Bertso Txapelketa atzo gauean jarri zen martxan, Zestoan. Apirilaren 2an Lasturren jokatuko den finala erabakitzeko bost kanporaketa jokatuko dituzte, eta horietako aurrena izan zen atzo Zestoan egindakoa ...

Oraindik eman daiteke izena Emakumeen Txokoko haurdunentzako ikastaroan

Uztarria.eus | 2018-02-17 : 17:11 | Gizartea

Besteak beste, yoga eta pilateseko luzatze ariketak eta arnasketa teknikak landuko dituzte bertan, Edurne Salegiren eskutik. Astelehenetan izango dira saioak, 18:30etik 20:00etara. Emakumeen Txokoan eman behar da izena.

 

Azpeitiko EAJk asteartean egingo du hileroko batzarra

Uztarria.eus | 2018-02-17 : 16:58 | Politika

20:00etan hasiko da otsaileko bilera eta Batzokian elkartuko dira jeltzaleak.

Añares ISBren partidarako ate irekiak iragarri ditu Iraurgi Saskibaloiak

Uztarria.eus | 2018-02-17 : 09:14 | Kirolak

18:30ean jokatuko du emakumeen talde nagusiak kiroldegian, Ensinoren kontra. Sarrera doakoa izango da eta zaleek kantxan bertan ikusteko aukera izango dute.

 

Ipuin-kontaketa japoniarra eta 'Nagusia kanpoan bizi da' liburuaren aurkezpena, Hiromi Yoshidaren eskutik

Uztarria.eus | 2018-02-16 : 18:37 | Kultura

Hizkuntzalari japoniarrak bi hitzordu ditu datozen egunetan herrian. Asteazkenean, hilak 21, Rakugoa euskaraz eskainiko du liburutegian. Ostegunean, aldiz, euskarara itzuli duen Nagusia kanpoan bizi da liburua aurkeztuko du Gaztetxean, Iñigo Aranbarri idazlea lagun duela. Azkoitiarrak idatzi du liburuaren hitzaurrea.

 

Pentsio duinen aldarria plazara eramango dute berriro astelehenean

Uztarria.eus | 2018-02-16 : 17:36 | Ekonomia

%0,25eko igoerari ez, KPIari bai! lelopean 12:00etan egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du Azpeitiko Jubilatuen Plataformak.

 

Mikel Herrera: "Guztiok egindako lanaren eta erakutsitako gogoaren erantzuna da hamar Goya sari jasotzea"

Uztarria.eus | 2018-02-16 : 15:19 | Kultura

Horren handi bilakatu den Handia filmean lanean aritu zen Mikel Herrera (Azpeitia, 1994) azpeitiarra, efektu berezien departamentuan. Filmak hamar Goya sari jaso zituen joan zen otsailaren 3an Madrilen (Espainia) ospatu zen galan. Zinema aretoetara iristear den Errementariren grabaketan ere aritu zen efektu bereziak sortzen. Gaztea da Herrera, baina eskarmentu handikoa. Orain, zinemara berriro noiz itzuliko zain dago.

 

Gaurtik aurrera txipa beharko da organikoaren edukiontziak irekitzeko

Uztarria.eus | 2018-02-16 : 12:44 | Gizartea

Gaur jarriko dituzte edukiontzi marroi berri guztiak herrigunean. Errefusaren edukiontzi berriak, aldiz, bi asteren buruan jarriko dituztela aurreratu du Udalak. "Arazo teknikoak medio, zenbait egunez atzeratu behar izan da edukiontziak herrian jartzea", adierazi dute.

 

Sammic eta Añares ISBk etxean jokatuko dute asteburuan

Uztarria.eus | 2018-02-16 : 12:19 | Kirolak

Bihar, zapatua, Añareseko neskek aurrez aurre izango dute Lugoko taldea, 18:30ean hasita. Sammic ISBk, berriz, igandean neurtuko ditu indarrak Lleidaren aurka, 18:00etatik aurrera.

 

Oihana Labiano eta Imanol Albizu, Gipuzkoako Eskolarteko bertso txapelketari ekiteko prest

Uztarria.eus | 2018-02-16 : 11:13 | Kultura

Gaur hasiko da txapelketa, Zestoako Lau Iturri elkartean. Aurreneko saioan kantatuko dute Labiano eta Albizu azpeitiarrek, beste lau gazterekin batera. Guztira, bost kanporaketa izango ditu txapelketak, eta finala apirilaren 2an jokatuko da Lasturren. 

 

Kantabriara eta Asturiasera irteera antolatu du Baigerak martxoaren 2tik 4ra

Uztarria.eus | 2018-02-16 : 11:07 | Aisia

Llanes-Liebana-Covadonga ibilaldia egingo dute han herriko jubilatu eta pentsiodunen elkartekoek. Izena ematea edota informazio gehiago lortzea nahi duenak Baigeraren bulegoetara joan behar du.

 

Emaitzak: 23653 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 1180 1181 1182 1183