Aktualitatea

Hurrengo karnabalak noiz?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2018-02-16 : 10:01 | Festak

Bukatu dira aurtengo karnabalak, baina gutxiago falta da datorren urteko inauterietarako. 2019an martxoaren 3an ospatuko da Elegante Eguna. 

 

Alaitz Olaizola: "Sormena landuz gure nahiak eta desioak esnatzen saiatuko gara"

Uztarria.eus | 2018-02-15 : 18:17 | Gizartea

Antzerki tailerra eskainiko du Alaitz Olaizolak Emakumeen Jabetze Eskolen barruan; ez da ohiko tailerra izango, ordea. Hau da, parte-hartzaileek ez dute antzezlan bat taularatu beharko ikasturte amaieran, "lokartuta" dagoen sormena landuko dute. Olaizolak dio antzerki tailerrak bizitzaren esparru ezberdinetan "sormena lantzen" laguntzen duela, baita "gure buruarengan pixka bat sinesten" ere. Eskoletan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago oraindik.

 

2019an hasiko dira Esklabetan alokairu sozialeko 45 etxebizitza eraikitzen

Uztarria.eus | 2018-02-15 : 16:36 | Hirigintza

Gaur sinatu dute hitzarmena Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak. Bereziki gazteei zuzendutako apartamentuak izango dira Esklabetakoak.

 

Beloaga gazteluaz mintzatuko da Beñi Agirre historialaria igandean Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | 2018-02-15 : 15:24 | Gizartea

Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak antolatu du solasaldia. 11:00etan hasiko da eta interesa duen oro ager daiteke bertara. 

 

Hainbat ostalari bildu dira euskal ardoen dastaketan

Uztarria.eus | 2018-02-15 : 14:59

Herriko ostalariei zuzenduta, euskal ardoen dastaketa egin dute gaur, 10:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Hainbat tabernari elkartu dira bertan, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ekoitzitako hainbat ardo dastatu dituzte; besteak ...

Eneko Sagardoyk 'Goye Sariye' jaso zuenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2018-02-15 : 14:07 | Kultura

Kulturaz kooperatibak Handia filmaren saio berezia egin zuen joan zen zapatuan Soreasu antzokian. Filmak hamar Goya sari jaso zituen duela aste pare bat, eta zapatuan Azpeitian izan zen horietako bat ...

Bertsio Gauerako prestatzen hasteko deia egin du Gaztetxeak

Uztarria.eus | 2018-02-15 : 13:35 | Aisia

Gaztetxeak urtero egiten duen Bertsio Gaua martxoaren 10ean izango da aurten. Egun horretarako oraindik aste batzuk falta diren arren, herritarrei beren sormena taularatzeko deia egin diete Hasi instrumentuak desafinatzen lelopean. Bertsio gaua antolatzeko aurreneko batzarra hilaren 26an egingo dute.

 

Demokraziaz, justiziaz eta herritarren parte hartzeaz hitz egingo dute asteartean Loiolako Santutegian

Uztarria.eus | 2018-02-15 : 12:22 | Gizartea

Loiola Zentroak antolatutako herritartasun eskola egitasmoaren barruan hitzaldia emango du Javier Arellanok. 19:00etan izango da doako saioa, gaztelaniaz.

Igeltsero ofiziala eta igeltsero peoia kontratatuko ditu Udalak aldi baterako

Uztarria.eus | 2018-02-15 : 10:45 | Ekonomia

Lan eskaintzetan interesa dutenek Lanbiden eman beharko dute izena otsailaren 21, asteazkena, baino lehen.

 

'Tres anuncios en las afueras' eta 'Ferdinand' filmak eskainiko dituzte datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus | 2018-02-15 : 10:18 | Kultura

Bihartik astelehenera bitartean bi film ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian. Batetik, Tres anuncios en las afueras (2017, AEB) eskainiko dute ostiralean, zapatuan, igandean eta astelehenean; bestetik, umeei zuzendutako Ferdinand ...

Lady Banana eta Candidato Manchu taldeek kontzertuak eskainiko dituzte bihar Orkatzen

Uztarria.eus | 2018-02-15 : 10:09

Karnabalak agurtu berritan ere, festarako tarterik ez da faltako herrian. Bihar, ostirala, Lady Banana eta Cancidado Manchu musika taldeen emanaldiak izango dira Orkatz tabernan, 22:30ean hasita.

Lady Banana (argazkian ...

Bertako ardoari bultzada

Urola Kostako Hitza | 2018-02-15 : 10:05 | Ekonomia

Azpeitiko ostalariei zuzenduta, euskal ardoen dastaketa egingo dute gaur, 10:00etan, Sanagustin kulturgunean. Bertako ardoen kontsumoa bultzatzea da saioaren helburua.

 

Oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzultzeko aukera izango da hilaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | 2018-02-14 : 20:55 | Besterik

Hilaren 22an Ollagorra elkartean izango da txartelak itzultzeko aukera, 19:30etik 20:30era. Arrantzarako federatu txartela egin nahi dutenek ere otsailaren 22an eskatu ahal izango dute, leku eta ordu berean.

Maitasun erromantikoaren kontrako mezuak, plazara

Uztarria.eus | 2018-02-14 : 19:20

Otsailaren 14a da gaur, San Valentin eguna zenbaitentzat. Ospakizun horren harira, maitasun erromantikoa errefusatzeko kartel bat jarri dute Autoantolaketa taldeko gazteek plazako arkupetan, Maitasun erromantikoak kalte egiten du lelopean. Emakume ...

Jon Alberdi San Frantziskon izango da Euskadiko Euskal Pilota Federazioa ordezkatzen

Uztarria.eus | 2018-02-14 : 15:42

Jon Alberdi pilotari azpeitiarra Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren ordezkari izango da San Frantziskon (AEB), han urtero antolatzen duten Euskal Astea ospatzen. Euskal Etxearen urteurrenaren harira egiten dute jaialdia otsailero, eta ...

Errimeren agurrak eta Anariren doinuek sorgindutako ostirala

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2018-02-14 : 15:19 | Aisia

 

Ostiral berezia izan zen joan zen astekoa Azpeitiko Gaztetxean. Berezia bezain ederra. Izan ere, oholtza elkarbanatu zuten Errime eta Anari taldeek bertaratu ziren 300 lagunen gozamenerako.

Errime izan zen oholtzara ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Eman daiteke izena Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoaren bigarren etaparako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2018-02-14 : 11:49 | Kirolak

Zabalik dago Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoaren bigarren etapan parte hartzeko izen-ematea ...

Oier Etxeberriak kantatuko du Erniarraitz Txapelketako lehen kanporaketan

Uztarria.eus | 2018-02-14 : 11:25 | Kultura

Aurtengoa Erniarraitz Txapelketaren IX. edizioa izango da, eta igandeko kanporaketa Azkoitiko Kultur Etxean izango da 17:00etan hasita. Oier Etxeberriarekin batera ariko dira kantuan, Aratz Igartzabal, Txaber Altube, Joanes Illarregi, Maialen Akizu eta Aitor Servier. Bigarren kanporaketa Errezilen izango da eta hirugarrena Zestoan. Guztira 18 bertsolari ariko dira lehian. Finala martxoaren 16an izango da Azpeitiko Gaztetxean.

 

Umeen gozamena Urrestillako inauteri festan

Uztarria.eus | 2018-02-14 : 10:51 | Festak

 

Urtero legez, Astearte Karnabal arratsaldean ospatu zuten Urrestillan inauteri festa, eta umeak izan ziren protagonista nagusiak. Mozorrotuta, hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izan zuten haurrek zein gurasoek, musikarekin girotuta; eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Gipuzkoako Automobilismo Txapelketako hainbat sari ekarri dute herrira

Uztarria.eus | 2018-02-14 : 10:28

Gipuzkoako Automobilismo Txapelketako hainbat sari ekarri dute gidariek eta kopilotuek Azpeitira. Joan zen zapatuan banatu zituzten sariak Anoeta futbol zelaian. Rallyen txapelketan bigarren saria jaso zuen Ibon Otaegi azpeitiarrak eta ...

Emaitzak: 23653 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 1180 1181 1182 1183