Aktualitatea

Aldi baterako kazetaria behar du Uztarriak

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 17:27 | Uztarriaeus

Datorren asteartean, maiatzaren 22an, bukatuko da curriculumak bidaltzeko epea; uztarria@uztarria.eus helbidera bidali behar dira. Hautatutako langileak berehala hasi beharko du lanean, eta sei orduko lanaldia izango du.

 

Jakinarazi dituzte martxoan gaika sailkatutako hondakinen behin betiko datuak

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 17:18 | Gizartea

Martxoan jasotako hondakinen %70,57 jaso dute gaika bereizita. Gainerako hondakinak (%29,43) errefusaren ontzietan jaso dituzte. 2017ko irailaz geroztik goranzko joera hartu du gaika jasotako hondakinen tasak. Udalaren datuen arabera, aurtengo martxoan iazko martxoan baino 19.000 euro gutxiago gastatu dituzte.

 

Elkarrizketa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2018-05-17 : 14:56 | Iritzia

Gaur, maiatzak 17, Urola Kostako Hitza egunkarian, Puntuka atalean, argitaratutako iritzi artikulua da honako hau:

Ekainarekin iritsiko dira mutilen eta nesken Azpeitia Cup txapelketak

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 12:41 | Kirolak

Kimu mutilen txapelketa ekainaren 8an, 9an eta 10ean jokatuko dute, eta hilaren 16an eta 18an infantil neskena. Mutilen txapelketan nazioarteko taldeek ere parte hartuko dute aurten lehen aldiz; Alemaniako Tus Makkabi Frankfurt eta Japoniako Yokohama F. Marinos taldeak Azpeitian izango dira. Bi txapelketetan inoiz baino talde gehiagok parte hartuko dute.

 

Errepresioaren aurkako manifestazioaren harira auzipetutako gazteei babesa adierazteko kontzentrazioa deitu dute biharko

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2018-05-17 : 11:31 | Politika

Datorren astelehenean hasiko da lehengo urteko martxoaren 11n 'Errepresioari autodefentsa' lelopean Iruñean izandako manifestazioaren harira ...

Adineko pertsonei zuzendutako turismo programaren denboraldia zabaldu du Imsersok

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 10:46 | Aisia

Izena emateko epea zabalik da ekainaren 14ra bitartean, baina plazak hutsik geratuz gero, izena emateko bigarren epea zabalduko dute ekainaren 15ean. Iazko denboraldian izena eman zutenek ez daukate berriz orria bete beharrik.

 

Ostadar koloreko bandera jarri dute udaletxeko balkoian, LGTBIfobiaren aurka

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 10:40

LGTBIfobiaren aurkako eguna da gaur, maiatzak 17, eta Azpeitiko Udalak ostadar koloreko bandera handi bat eskegi du udaletxeko balkoian. Gainera, astearteko udalbatzarrean LGTBIfobiaren aurkako mozioa onartu zuen Udalak, aho batez ...

Oraindik eman daiteke izena Sare Eguneko krosean

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 10:21 | Politika

Azpeitiko Sarek egun osoko egitaraua prestatu du zapaturako. Lasterketan izena emateko epea zabalik da, eta bazkarirako sarrerak salgai daude. 16 bikotek eman dute izena paella txapelketan. Motxiladun haurren egoera jarri du aldarrikapenen erdigunean Sarek.

 

Emakumeaz eta militantziaz hausnartu dute Sanagustinen

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 10:13

Jone Etxeberria Sortuko kidea Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izan zen atzo arratsaldean, eta ordiziarrak emakumeari eta militantziari buruzko hausnarketak plazaratu zituen dozena bat lagunen aurrean. Orkatzek 25 urte bete dituela eta ...

Beñat Lizasok Erniarraitzen III. Bertso Kopan parte hartuko du

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 09:04 | Aisia

Hurrengo ostiralean, maiatzak 26, izango da bertso saioa Azkoitiko Matadeixen. Hamar bertsolari ariko dira kantuan, eta tartean izango da Beñat Lizaso.

 

'Sing street' filma izango da ikusgai asteburuan Soreasun

Uztarria.eus | 2018-05-17 : 08:42 | Kultura

Astero bezala, ez da zinema eskaintzarik faltako datorren asteburuan ere Soreasu antzokian. John Carney zuzendariaren Sing street filma izango da datozen egunetan ikusgai. Zapatuan 22:00etan emango dute. Igandean, aldiz ...

Kurt Diemberger: "Pasatutakoak pasatuta, ez dakit zergatik jarraitzen dudan bizirik"

Urola Kostako Hitza | 2018-05-16 : 20:30 | Kirolak

Kurt Diemberger alpinista mitikoa Azpeitian da. Bere bizitzaren inguruko dokumentala emango dute bihar Soreasun, 21:30ean, eta han izango da bera, Alex Txikonekin batera.

Pilota Eguneko bazkari eta partidetarako bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu Udalak

Uztarria.eus | 2018-05-16 : 18:23 | Kirolak

Igandean izango da Gipuzkoako II. Pilota Eguna, eta osteguna bitartean eman ahal izango da bazkarirako eta arratsaldeko pilota jaialdirako sarreren zozketarako izena. Udalak ostiral goizean jakinaraziko ditu irabazleen izenak.

 

LGTBIfobiaren aurkako egitasmoak gauzatuko dituzte gaur eta bihar ikastetxeetan

Uztarria.eus | 2018-05-16 : 17:40 | Gizartea

 

Udalak ez ezik, Azpeitiko Hezkidetza Foroak ere plazaratu du biharko LGTBIfobiaren aurkako egunaren harira eragile ezberdinen artean adostu duten adierazpena. Horrekin batera, ikastetxeetako autoantolaketa taldeekin "barrura begirako lanketa egin" dute ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Scooterzaleen topaketa izango da igandean Perez Arregin

Uztarria.eus | 2018-05-16 : 17:30 | Aisia

Vespa eta Lambreta motoak ikusgai izango dira 10:30ean. Ondoren, motozaleek itzulia egingo dute, Zestoa eta Zumaia aldetik. Aizarnan haimaiketakoa egin ostean, Azpeitira itzuliko dira eta 14:30ean bazkaria egingo dute.

 

Diseinua, moda eta gastronomia uztartzen dituen Market 8 azoka egingo dute Trenaren Museoan

Uztarria.eus | 2018-05-16 : 13:23 | Ekonomia

Maiatzaren 26an eta 27an egingo dute azoka, eta eskuz egindako "kalitatezko" produktuak izango dira eskuragarri. Horrez gain, musika eta dantza emanaldiek, tailerrek, lurrun tren irteerek eta janari postuek osatuko dute ekimena. Azokaren sarrera euro bat ordaindu beharko da.

 

Astelehen Karnabala jaieguna izango da Azpeitian datorren urtean

Uztarria.eus | 2018-05-16 : 12:11 | Herria

2019rako tokiko jaieguna aukeratu zuten atzoko udalbatzarrean, eta karnabaletako egunaren aldeko hautua egin zuten, aho batez. Martxoaren 4a izango da.

 

Haritz Saez: "Ilunpe Euskal Herriko pilota eskolarik onenetarikoa delakoan nago"

Urola Kostako Hitza | 2018-05-16 : 11:42 | Kirolak

Gipuzkoako Pilota Federazioko eskuzko pilota arduraduna da Haritz Saez (Amezketa, 1973) Azpeitiko bizilaguna. Gipuzkoako pilotaren mundua osasuntsu dagoela uste du, baita Azpeitikoa ere. Urola Kostako Hitzak elkarrizketa egin dio Saezi, igandeko Gipuzkoako Pilota Eguna dela eta.

 

Igandean izango da Txalintxoko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2018-05-16 : 11:27 | Kirolak

Igande honetan, maiatzaren 20a, izango da aurtengo Txalintxoko eguna.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, goizeko ...

Beizaman igaro dute asteburua Erniarraitzeko gaztetxoek

Uztarria.eus | 2018-05-16 : 11:01

Erniarraitz bertso eskoletako ikasleak Beizaman izan ziren joan zen asteburuan, Erralla bertso eskolako ikasleekin batera. Hainbat lagun izan zen aterpetxean ostiraletik igandera bitartean, eta bertsolaritzaz gozatu ahal izan zuten. Zapatu ...

Emaitzak: 24339 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 1214 1215 1216 1217