Iraurgi Saskibaloi Taldea

 

Caldereria Pako ISBk junior mailako Gipuzkoako saskibaloi txapelketan irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2018-05-16 : 16:50 | Kirolak

Gipuzkoako saskibaloi txapelketan irabazi du Caldereria Pako ISBk, junior mailan. Izugarria egin duena: denboraldiko partida ...

Saskibaloi uholdea maiatza amaitzeko, Iraurgiren V. Topaketarekin

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2018-05-05 : 10:28 | Kirolak

Benetako saskibaloi eta haur uholdea izango ditugu datozen maiatzaren 26an eta 27an Azpeitian. Izan ere, 500 neska-mutil inguru espero ditugu gure kantxetan eta kaleetan, Iraurgiren V. Saskibaloi Topaketan parte hartzeko.

 

Iraurgiren espedizioa, Jakatik bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2018-05-04 : 12:57 | Kirolak

 

Denboraldiko topagune politenetik itzuli dira dagoeneko Iraurgi Saskibaloiko jokalariak. Sabiñanigon, Panticosan, Villanuan eta, nola ez, Jakan izan ditugu 2002 eta 2008 urte bitartean jaiotako 150 haur eta gazte, eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Neurketa zailak Añares eta Sammic ISBrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2018-02-09 : 18:34 | Kirolak

Etxetik kanpo ariko dira bi taldeak bihar, eta aurkari gogorren kontra: Celtarekin neurtuko dituzte indarrak emakumeek, eta El Pratekin gizonek.

Borobila izan da asteburua Iraurgi Saskibaloiaren bi talde nagusientzat

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2018-01-29 : 12:17 | Kirolak

Iraurgiren bi talde nagusien asteburua benetan emankorra izan da. Sammic-ek eta Añaresek biek irabazi dute, aspaldiko partez.

 

Sammic ISBk etxean eta Añares ISBk Oviedon jokatuko dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-10-20 : 12:12 | Kirolak

Urrezko LEB ligako taldeak El Pratekin neurtuko ditu indarrak Azpeitiko kiroldegian, 18:00etan. LF2n, berriz, 12:30ean izango dute laugarren jardunaldiko hitzordua.

 

Sammic ISBk hasiera ona eman dio urrezko denboraldiari, baina Añaresek ezin izan du Cortegadarekin

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-10-02 : 16:10 | Kirolak

Sammic-eko mutilak 72-71 nagusitu ziren Coruñaren aurkako partidan. Aitor Zubizarretak saskiratutako hirukoak eman zion garaipena ISBri. Añares Rioja ISBk, bere aldetik, ezin izan zuen denboraldiko aurreneko partida irabazi. Ondo aritu ziren Xabi Chicoren neskak Cortegadaren aurka, baina ez zen nahikoa izan markagailuan aurretik amaitzeko.

 

Sammic ISBko mutilak eta Añares ISBko neskak, denboraldiari ekiteko pronto

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-09-29 : 11:53 | Kirolak

Iraurgi Saskibaloi Taldeko bi talde nagusienak datorren asteburuan hasiko dira 2017-2018 denboraldiarekin. Sammic Hosteleriak igandean egingo du debuta Urrezko LEB Ligan, Azpeitiko kiroldegian Coruñaren aurka jokatuko duen partidan. Añares Riojako neskek, berriz, bihar ekingo diote denboraldiari, Azkoitian. Kemegal Cortegada izango dute parez pare, 18:00etan hasita.

 

Añaresek Baque torneoan parte hartuko du asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-09-22 : 13:08 | Kirolak

Bihar finalerdia jokatuko du Añaresek, Kantabriako Tirsoren aurka. Igandea finalen eguna izango da. Xabier Chico entrenatzaileak esan duenez, liga hasi aurreko "azken azterketa" izango da Durangokoa. Azpeitiak Gizonezkoen Euskal Koparen azken fasea hartuko du gaur.

 

Ibaizabalen aurkako partida galduta, Euskal Koparen azken fasetik kanpo geratu da Añares

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-09-18 : 12:40 | Kirolak

Sammic Hosteleria taldeak, berriz, bigarren lagunartekoa jokatu zuen larunbatean, Oviedoren aurka. 75-68 galdu bazuten ere, itxura ona eman zuten Lolo Encinasen mutilek.

 

 

Añaresek eta Sammic-ek irabazi egin dituzte denboraldi-aurreko lehen neurketak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-09-11 : 10:00 | Kirolak

Emakumeek 70-63 hartu zuten mendean Orthez, Azkoitian. Gizonen taldeak, berriz, 72-77 irabazi zion Basket Navarrari, Altsasun.

 

Denboraldi-aurreko lehen lagunartekoak jokatuko dituzte bihar Sammic eta Añares Rioja ISBk

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-09-08 : 11:44 | Kirolak

Gizonen taldea Altsasun ariko da, Navarraren kontra, 17:00etan. Emakumeek, berriz, Orthez hartuko dute Azkoitian, 17:30ean.

 

Urrezko Laguntzaileak kanpaina jarriko du abian ISBk astelehenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-07-06 : 12:19 | Kirolak

Kanpaina Azpeitiko eta Azkoitiko denda, taberna eta jatetxe guztiei zuzenduta dago. Urrezko Laguntzaile egiten denak klubaren erronkarekin bat egingo du eta, eskainitako diru-laguntzaren truke, hainbat abantaila lortuko ditu.

 

Luis Agirre 'Katxi': "ISB nesken harrobian egiten ari den lanak eta esfortzuak emaitzak ematen ditu"

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-04-12 : 10:55 | Kirolak

Añares ISBko bigarren entrenatzailea eta ISBko kadete nesken entrenatzailea da Luis Agirre Katxi (Azpeitia, 1990). Aste Santuan, apirilaren 13tik 16ra, Zaragozan izango da Espainiako selekzioarekin. Bertan, 15 urtetik beherakoen bigarren entrenatzaile lanak egingo ditu azpeitiarrak.

 

Aurreneko postuetatik ez aldentzeko garaipena lortu du Sammic-ek, eta Añaresek ezin izan du garaipena eskuratu

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-02-20 : 11:49 | Kirolak

Atzo Agustinos Leclerc 93-79 menderatu ostean, sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du Sammic ISBk. Añaresek, berriz, ezin izan du garaipena eskuratu Bartzelonan, eta lehia estuaren ostean, 67 eta 62ko emaitzarekin itzuli da etxera.

 

Añares ISBren gutuna: "Etxe etxekoak"

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-01-31 : 11:23 | Kirolak

Añares Iraurgiko neskek eta horien entrenatzaileek klubaren harrobiaren garrantzia azpimarratzeko honako gutuna plazaratu dute. 

 

Iraurgi Saskibaloiak saldu duen Gabonetako loteriaren gaineko ohar garrantzitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-12-19 : 18:47 | Besterik

Iraurgi Saskibaloia taldeak Gabonetako loteria saldu du. 10 euroko boletoak saldu dira; boleto bakoitzean loterian 9 euro jokatzen ziren 72603 zenbakira, eta beste euro bat klubari laguntzeko zen.

Loteria dezimo ...

Sammic-Leon, Koparako txartela jokoan izango da bihar kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-12-16 : 12:21 | Kirolak

Mailako bi talderik indartsuenak aurrez aurre izango dira zapatuan, 18:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da. Gogoratu, partida hasi aurretik Caritasi emango zaizkion ipuin eta liburuak jasoko direla sarreran. Iraurgik aldez aurretik eskertu nahi du zaleen laguntza.

 

Sammic ISB lider jarri da, eta Añaresek ezin irabazita jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-11-21 : 13:02 | Kirolak

Lucentum taldeari 75-53 irabazi zion atzo, igandea, Sammic ISBk Azpeitian jokatutako partidan. Añaresek, berriz, sailkapeneko azkenaren aurka galdu zuen, 67-50, Oviedon.

 

Sammic ISB aurrena da ligan eta Añaresek ezin irabazita jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-11-08 : 09:37 | Kirolak

Sammic ISBk 76-80 irabazi zuen Leonen, eta aurrena da ligan Cambados eta Lucemtumekin batera. Añares ISBk, berriz, ezin izan zuen denboraldiko hirugarren garaipena lortu, etxean Juventut Les Corts taldearen aurka 69-80 galduta.

 

Emaitzak: 445 | Orriak: 1 2 3 4 ... 20 21 22 23