Bosgarren kapsula, Julen Hidalgo

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturguneak 10 urte 2021ko api. 29a, 16:08

Kulturari eta harekin lotutako kontuei buruzko gogoetekin, ikus-entzunezko laburrak argitaratzen ari da Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordea.

Julen Hidalgo musikari eta musikazalea da Azpeitiko kultur mugimenduari edota kulturarekin lotutako kontuei buruzko gogoeten bosgarren kapsulako protagonista. Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordeak martxoaren hasieran ekin zion bideo laburrak argitaratzeari, eta hilean pare bat egitea da asmoa. Batez ere, kultur sortzaileei egindako bideoak izango dira, minutu batekoak-bikoak, eta, haien artean, azpeitiar eta herriko kultur ekinbideetan aritutako kanpoko batzuk mintzatuko dira, zenbait kasutan poema bat errezitatuz, musika instrumentu bat joz...; artistaren arabera.

Julen Hidalgo (Azpeitia, 1998) musikaria da, eta hari eman zaio hitza bosgarren kapsulan. Hainbat taldetako bateria-jotzailea izana da azpeitiarra, hala nola Verrater, Silemce eta Somma Cult.

10. urtemugako blogean ez ezik, sare sozialetan, YouTuben edota Soreasuko zinema emanaldien aurretik ere ari da kapsulak eskaintzen batzordea.

Hauek dira aurrekoak:

1.- Iraia Bereziartua biolin-jotzailea (martxoak 4).

2.- Igor Elortza bertsolaria (martxoak 18).

3.- Alaitz Olaizola antzerkigilea (apirilak 1).

4.- Jose Luis Otamendi idazlea (apirilak 15).