Hirugarren kapsula, Alaitz Olaizola

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturguneak 10 urte 2021ko api. 1a, 09:38

Kulturari eta harekin lotutako kontuei buruzko gogoetekin, ikus-entzunezko laburrak argitaratzen ari da Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordea.

Alaitz Olaizola aktore eta antzerkigilea da Azpeitiko kultur mugimenduari edota kulturarekin lotutako kontuei buruzko gogoeten hirugarren kapsulako protagonista. Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordeak martxoaren hasieran ekin zion bideo laburrak argitaratzeari, eta hilean pare bat egitea da asmoa. Batez ere, kultur sortzaileei egindako bideoak izango dira, minutu batekoak-bikoak, eta, haien artean, azpeitiar eta herriko kultur ekinbideetan aritutako kanpoko batzuk mintzatuko dira, zenbait kasutan poema bat errezitatuz, musika instrumentu bat joz...; artistaren arabera.

Alaitz Olaizola (Azpeitia, 1975) aktorea, antzerkigilea nahiz gidoilaria da, eta hari eman zaio hitza hirugarren kapsulan. Olaizolak urteak daramatza antzerkiaren munduan murgilduta; hainbat obratan parte hartu du eta beste hainbat sortu ditu. Gainera, Dinamoa sormen gunean eskaintzen den haurren antzerki tailerreko irakaslea ere bada.

10. urtemugako blogean ez ezik, sare sozialetan, YouTuben edota Soreasuko zinema emanaldien aurretik ere ari da kapsulak eskaintzen batzordea.

Hauek dira aurrekoak:

1.- Iraia Bereziartua biolin-jotzailea (martxoak 4).

2.- Igor Elortza bertsolaria (martxoak 18).