Kontratu berritzeak eta fitxaketa, ISBren bi talde nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2023ko uzt. 27a, 12:47
Rasmus Moller, Juana Molina, Alazne Lizundia eta Mikel Olaizola. (ISB)

Alazne Lizundiak eta Juana Molinak Domusa Teknik ISBn jokatzen jarraituko dute datorren denboraldian. Mikel Olaizolak eta Rasmus Mollerrek Juaristi ISBn jokatuko dute.

Datorren denboraldia indartsu hasteko prestaketak egiten ari da Iraurgi Saskibaloi Taldea. Bi talde nagusietarako entrenatzaile aldaketak, fitxaketak eta kontratu luzaketak iragarri dituzte. Horiez gain, Gipuzkoako saskibaloia indartzeko sinatu berri dute ISBk eta Gipuzkoa Basketek.

Alazne Lizundia azpeitiarrak eta Juana Molina Manzanareseko (Espainia) jokalariak Domusa Teknik ISB taldean jokatzen jarraituko dute 2023/2024 denboraldian. Mikel Olaizola azpeitiarrak Juaristi ISBrekin berritu du, eta Rasmus Moller daniarra fitxatu du gizonen talde nagusiak. Danimarkako Holbaek taldean jokatu zuen Mollerrek iazko denboraldian.