Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) informazioa biltzen duen kanala.
Elkarrekin bidea urratzen

Komunikabideak

Urola Kostako tokiko hedabideona ez da apustu makala izan. Elkarlanaz haratago joan eta bat egitea erabaki dugu, egitura eta lantalde bakar batean antolatuta. Lehen Karkara, Baleike, Uztarria, Maxixatzen, Erlo Telebista eta Urola Kostako Hitza ginenak, Urolako Komunikazio Taldea (UKT) gara orain. Tokian tokiko markak eta produktuak mantendu dira, herrietako elkarteek ere bizirik jarraitzen dute, baina sei komunikazio proiektu solteren lekuan, komunikazio proiektu sendo bat aurki daiteke orain.