UKT

UKT begirada bakarrean

Urolako Komunikazio Taldean 33 profesionalek egiten dugu lan Azkoitiko, Azpeitiko, Zumaiako, Zarauzko eta Orioko bulegoetan. Kazetari, diseinatzaile, marketin aholkulari, telebistako teknikari eta zuzendaritza taldeak osatzen dugu kooperatiba, eta gutako bakoitzak ilusioz heldu diogu erronka berriari.

UKT talde multimedia bat da; hau da, hainbat informazio euskarritan egiten du lan: papera, Internet eta telebista. Azpeitiko Uztarria, Azkoitiko Maxixatzen, Orioko Karkara eta Zumaiako Baleike aldizkariak hilabetekariak dira, eta eskualde osoko ikuspegia duen egunkari bat ere kaleratzen du kooperatibak: Urola Kostako Hitza. Horiek guztiek webgune bana daukate, eta Zarautzen ere bada atari digitala: Zarauzkohitza.eus. Gainera, eskualdeko telebista bakarra ere UKTrena da: Erlo Telebista.

Hau da UKTren lantaldea:

Erlazionatuak

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide