UKT

Batzen gaituena gara!

Uztarria.eus 2020ko aza. 9a, 19:00

Elkarlana gara; eta konpromisoa. Bertakoak gara, gertukoak, herrikoak. Askotarikoak gara, anitzak, irekiak. Euskaldunak gara. Talde lana dugu oinarri, kalitatezko zerbitzua ipar. Euskararen plaza gara, herriaren irudia eta komunitatearen ahotsa. Batzen gaituena gara.

Batzuetantzat ezaguna bada ere, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ezin izan du kooperatibaren proiektua beste modu batera aurkeztu, bizi dugun egoera tarteko. Aurkezpenari hasiera emateko, honako spot hau kaleratu du UKTk, eta datozen egunetan, proiektua gizarteratzeko hainbat eduki kaleratuko ditu kooperatiba osatzen duten hedabideetako euskarrietan.