Berehala agortu dira Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketarako dortsalak

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 17a, 09:21
Oihana Azkorbebeitia, mendi lasterketaren lehen edizioan Hernio mendia igotzen. (Ihintza Elustondo)

Atzo 18:00etan zabaldu zuten probarako izen ematea, eta bi ordu eta erdian agortu ziren 550 dortsalak. Antolatzaileek sare sozialetan azaldu dutenez, "izugarria" izan da gertatutakoa, eta "hitzik gabe" daude lasterketak izan duen erantzunaren aurrean. 

Atzo –asteazkena– arratsaldean zabaldu zuten Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketan izena emateko epea, eta ziztu bizian agortu ziren dortsal guztiak. Hain zuzen ere, 18:00etan zabaldu zuten izen ematea, eta bi ordu eta erdian agortu ziren 550 dortsalak. Antolatzaileek sare sozialetan azaldu dutenez, "izugarria" izan da gertatutakoa, eta "hitzik gabe" daude lasterketak izan duen erantzunaren aurrean. Eskerrak eman dizkiete parte hartzera animatu diren korrikalariei, eta itxaron zerrenda zabalik dagoela gogorarazi dute.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta eta Domusa Teknikek babestuta egingo dute Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren bigarren edizioa, datorren urteko maiatzaren 6an, larunbatez. Iaz egin zuten proba lehenengo aldiz, eta izan zuen erantzuna ikusita, berriro egitea erabaki dute antolatzaileek. Orduko hartan, Aritz Egeak eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi zuten lasterketa. Aurtengoan, gainera, Euskal Mendizale Federazioaren Euskadiko Ultra Kopako proba izango da Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa.
 
Honako lotura honetan ikus daitezke joan zen maiatzaren 14an jokatu zen ultra trailaren lehen edizioko irudiak; giroko bideoa, berriz, honako lotura honetan.