Euskal Mendizale Federazioaren Euskadiko Ultra Kopako proba izango da Domusa Teknik 40 MLK

Julene Frantzesena 2022ko urr. 26a, 09:26
Oihana Azkorbebeitia helmugan, Domusa Teknik 40 MLK probaren lehen edizioan.

Maiatzaren 6an izango da Azpeitiko proba, eta horrek eta beste hiru lasterketak osatuko dute Ultra Kopa. 40 MLKen sustatzaileek azaldu dutenez, "berri ezin hobea" da kopan parte hartzea. Azaroaren 16an zabalduko dute lasterketan izena emateko epea.

Euskal Mendizale Federazioaren Euskadiko Ultra Kopako proba izango da datorren maiatzaren 6an Azpeitian jokatuko den Domusa Teknik 40 MLK lasterketa –iaz Euskadiko Ultra txapelketa izan zen–. Haren sustatzaileek azaldu dutenez, "berri ezin hobea" da ultra kopan parte hartzea, eta horiek eskerrak eman dizkie federazioari, proban sinesteagatik.

Lau lasterketak osatuko dute 2013ko Euskadiko Ultra Kopa: Enkarterri Extrem Trail (apirilak 15), Domusa Teknik 40 MLK (maiatzak 6), Euskal Herriko Mendi Erronka (ekainak 3) eta Goierriko Bi Handiak (uztailak 7).

Azaroaren 16an, asteazkenez, zabalduko dute Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketarako izena emateko epea. Gainera, azaroaren 5ean, larunbatez, Malen Osa korrikalari oñatiarrak gidatutako eta emakumeei zuzendutako entrenamendu saioa izango da.