Azpeitiak Lezama izango du aurrez aurre Euskal Herriko Herriarteko finalean

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 18a, 14:40

Finala datorren igandean, uztailak 25, izango da Zumarragako Beloki pilotalekuan. Gaur lortu du Lezamak finalerako txartela, Zeanuri garaituta.

Azpeitia eta Lezama. Bi herri horiek ariko dira Euskal Herriko Herriartekoko txapelaren bila nor baino nor datorren zapatuan. Azpeitiak atzo lortu zuen finalerako txartela, Amurrio 3 eta 0 garaituta. Bigarren finalista, berriz, gaur, igandea, erabaki da; 2 eta 1 nagusitu da Lezama, Zeanuriren aurkako lehian.

Finala datorren igandean, uztailak 25, izango da Zumarragako Beloki pilotalekuan. Oraindik ez dute sarreren-eta gaineko argibiderik eman txapelketaren antolatzaileek.

Azpeitiak ekainaren 26an lortu zuen Euskal Herriko Txapelketarako txartela, Gipuzkoako lehia irabazita. Hain zuzen ere, 2 eta 1 nagusitu zen Azpeitiko taldea Oiartzunen kontra jokatutako finalean. Zortzigarrenez jantzi dute Azpeitiko pilotariek Gipuzkoako Herriarteko lehiako txapela.

Gipuzkoako txapelketa irabazita, Azpeitiak lautan lortu du Euskal Herriko Herriarteko txapela. Hain zuzen ere, 2008an2015ean2017an eta 2018an.