Azpeitiak bihar jokatuko ditu eskuzko Herriartekoko final zortzirenetako itzulerako partidak

Uztarria.eus 2019ko mai. 23a, 11:38
Ilunpeko pilotariak.

Ilunpeko pilotariek Izarraitz pilotalekuan neurtuko dituzte indarrak Donostiaren kontra, 22:00etan hasita. Joaneko partidetan, joan zen astean, 3 eta 0 nagusitu zen Azpeitia. Beraz, ezusterik ezean, final laurdenetarako txartela esku-eskura dute pilotari azpeitiarrek.

Hiru eta hutseko abantailaren kantxaratuko dira bihar, ostirala, Azpeitiko pilotariak Izarraitz pilotalekuan. 22:00etan hasita jokatuko dituzte Azpeitiko pilotariek final zortzirenetako itzulerako norgehiagokak, Donostiaren kontra; kadeteetan Aimar Egigurenek eta Jakes Elosegik jokatuko dute; jubeniletan, Unai Alberdik eta Haritz Larrañagak; eta seniorretan, Julen Egigurenek eta Dani Murgiondok. Joan zen astean 0 eta 3 irabazi zion Azpeitiak Donostiari final zortzirenetako joanekoan. Atano III.a pilotalekuan jokatu zituzten norgehiagokak, eta aise nagusitu ziren pilotari azpeitiarrak.

Azpeitiak iaz seigarren aldiz irabazi zuen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Oiartzun 3 eta 0 mendean hartuta. Aurretik, 2004an, 2008an2010ean, 2015ean eta 2016an jantzi zuen Herriartekoaren txapela. XXI. mendean txapel gehien jantzi dituen herria da Azpeitia, eta gaurko garaipenari esker, txapelketaren ibilbide osoan lau txapel jarraian eskuratu dituen herri bakarra da.