Azpeitiak 0-3 irabazi du Donostian Herriartekoaren final zortzirenen joanekoa

Uztarria.eus 2019ko mai. 18a, 22:11

Kadeteak 17-22, jubenilak 9-22 eta seniorrak 11-22 nagusitu dira gaur arratsaldean Atano III.a frontoian jokatutako hiru neurketetan. Itzulerako partidak datorren asteburuan izango dira, Azpeitian.

Azpeitiak, egungo txapeldunak, ezin hobeto ekin dio esku pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari. Donostian hasi dute aurtengo ibilbidea Ilunpe elkarteko pilotariek, final zortzirenetako kanporaketan, hiriburuko taldeari Atano III.a frontoian aurre eginez, eta emaitza borobilarekin eta kanporaketaren lanerdiak ondo beteta itzuliko dira etxera, 0 eta 3 irabazita.

Kadeteetan 17-22 irabazi dute Aimar Egigurenek eta Jakes Elosegik, arratsaldeko emaitza estuenarekin. Jubeniletan, 9-22 nagusitu dira Unai Alberdi eta Haritz Larrañaga. Eta senio mailan, azkenik, 11-22 izan da Julen Egigurenen eta Dani Murgiondoren aldeko markagailua.

Itzulerako partidak datorren asteburuan izango dira, Azpeitian.