Familien bazkariarekin, San Martin egoitzakoek amaitu dute beren astea

Uztarria.eus 2019ko aza. 16a, 19:55

San Martin egoitzan beren astea ospatzen aritu dira egunotan. Hainbat ekintza egin dute: besteak beste, pregoia eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleen emanaldia izan zituzten astelehen goizean, eta Adin-Adin egitasmoaren barruko bertso saioa, berriz, arratsaldean. Asteartean, Iraurgi Ikastetxeko beste ikasle talde baten kantuek eta dantzek girotu zuten goiza egoitzan, eta arratsaldean musika eta kantu gehiago izan zituzten, Amaia Garmendiaren gitarrista taldearen eta Kantu-Jira taldekoen eskutik. Ostegunean, karta jokoan aritu ziren egoiliarrak, eta arratsaldean Juan Antxieta musika eskolakoen bisita jaso zuten. Ostiralean, Urolako trenaren 25. urteurrenaren inguruko saioa izan zuten, Juanjo Olaizola Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendariaren eskutik, eta arratsaldean, bingoan aritu ziren. 

Gaur, berriz, festari amaiera emateko ekitaldia izan dute. Goizean, toka txapelketa egin dute egoitzan, eta ondoren, ohi bezala, senitartekoekin bazkaria egin dute. Bazkalostea girotzeko, Jose Mari Orbegozoren ikasleen areto dantzen emanaldia izan da.

Hona hemen ostegun arratsaldeaz geroztik San Martin egoitzan hartutako irudiak: