San Martin Astea ospatzen jarraitzen dute adinekoen egoitzan

Uztarria.eus 2019ko aza. 14a, 16:27

Ekitaldiz ekitaldi dabiltza astelehenetik San Martin egoitzan. Santuaren egunarekin hasi zuten, astelehenean bertan, aurtengo San Martin egoitza, pregoia eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleen emanaldia izan zituzten goizean, eta Adin-Adin egitasmoaren barruko bertso saioa, berriz, arratsaldean. Asteartean, Iraurgi Ikastetxeko beste ikasle talde baten kantuek eta dantzek girotu zuten goiza egoitzan, eta arratsaldean musika eta kantu gehiago izan zituzten, Amaia Garmendiaren gitarrista taldearen eta Kantu-Jira taldekoen eskutik.

Atzo atseden hartu ondoren, gaur ekin diote berriro asteko egitarauari. Goizean karta joko txapelketetan lehiatu dira egoiliarrak, eta sari banaketarekin borobildu dute jardunaldia. Arratsaldean, 17:30etik aurrera, Juan Antxieta musika eskolako ikasleen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute.

(Argazkiak: San Martin egoitza)