Egoiliarrak hasi dira San Martin Astea ospatzen

Uztarria.eus 2019ko aza. 11a, 14:19

Beste urte batez, martxan da Azpeitiko adinekoen egoitzak antolatutako San Martin Astea. Gaur, astelehena, hasi dira San Martin egunaren bueltan prestatu dituzten ekintzekin. Udal ordezkariak eta Iraurgi ikastetxeko haurrak izan dira San Martin egoitzan, eta pregoiarekin inauguratu dute astea. Horrez gain, elkarrekin hainbat kantu abestu dituzte ikasleek, udal ordezkariek eta San Martin egoitzako egoiliarrek.

Arratsaldean jarraituko dute prestatutako egitarauarekin, eta 16:45ean Adin-Adin programaren barruko bertso saioa izango da San Martin egoitzan, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxerekin eta Beñat Lizasorekin.

Hona hemen datozen egunetarako prestatu duten egitaraua:

Azaroak 12, asteartea

  • 11:00. Iraurgi Ikastetxeko haurren emanaldia.
  • 16:00. Txokolatada, boluntarioekin.
  • 17:00. Amaia Garmendiaren gitarra taldearen eta Kantujirako kideen emanaldia.

Azaroak 14, osteguna

  • 11:00. Karta txapelketa.
  • 17:30. Juan Antxieta musika eskolako ikasleen emanaldia.

Azaroak 15, ostirala. 

  • 11:00. Urolako trenaren 25. urteurrenaren inguruko saioa, Juanjo Olaizola Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendariaren eskutik.
  • 16:45. San Martin bingoa. 

Azaroak 16, zapatua: Familien Eguna

  • 12:00. Toka txapelketa.
  • 13:30. Familiekin bazkaria.
  • 17:00. Jose Mari Orbegozoren ikasleen areto dantzen emanaldia.