Azpeitiak Iruñearen aurka jokatuko du Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finalerdia

Uztarria.eus 2018ko uzt. 11a, 12:12
Iaz irabazi zuen Azpeitiak Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa.

Igandean izango dira neurketak Gasteizko Ogeta pilotalekuan, 10:30ean hasita, eta hiru partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek. Partida gehien irabazten dituen taldea igaroko da finalera, eta bigarren finalaurrekoaren irabazlea, Markina-Xemein edo Amurrio, izango du aurrez aurre. Azpeitiak hirutan irabazi du Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa.

Azpeitiak Iruñea izango du aurkari Euskal Herriko Herriarteko Eskuzko Pilota Txapelketako finalerdietan. Atzo egin zuten zozketa, eta Azpeitiko pilotariei Nafarroako Herriarteko Txapelketaren irabazleen aurka jokatzea egokitu zaie.

Igandean izango dira neurketak Gasteizko Ogeta pilotalekuan, 10:30ean hasita, eta hiru partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek: kadeteak, jubenilak eta seniorrak. Partida gehien irabazten dituen taldea igaroko da Euskal Herriko Herriarteko Txapelketaren finalera, eta talde horrek bigarren finalerdietako irabazlea, Markina-Xemein (Bizkaiko Herriartekoaren txapelduna) edo Amurrio (Arabako Herriartekoaren txapelduna), izango du aurrez aurre uztailaren 22an jokatuko den finalean.

Gipuzkoako Herriartekoa irabazi zuen Azpeitiak joan zen ekainaren 30ean, laugarren urtez jarraian. Ataun mendean hartu zuten Ilunpeko pilotariek Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako finalean. Aldiz, Iruñeako Oberena taldeak eskuratu zuen Nafarroako Herriarteko txapela, Donezteberi irabazita. 

Azpeitiak hirutan irabazi du Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa. Hain zuzen ere, 2008an2015ean eta iaz ekarri zuten txapela Azpeitira Ilunpeko pilotariek.