'Kontuk eta komeriyek' saioaren seigarren atala: sexua

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2015ko uzt. 1a, 12:30

Kontuk eta komeriyek saioaren seigarren atala da hurrengo bideoa. Sexuaz hitz egiten al dugu azpeitiarrok? Herrian sex shop bat irekiz gero izango al luke arrakastarik? Kalean izan dira Kontuk eta komeriyek saioko Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren aktoreak herritarrei gaiaren inguruan galdetu eta horiek zertxobait xaxatzen. Bideoaren errealizazioa eta edizioa, berriz, Eider Bereziartua kazetariak egin du. Ekaineko saioa da hau, baina arazo batzuk medio atzeratu egin da bideoaren argitaratzea. 

Uztarria.eus-ek hilean behin kaleratzen du Kontuk eta komeriyek saioa. Azpeitian zeresana eman edo interesa pizten duten gaiak hartu, eta umore klabean landuko dituzte.

Hemen, Kontuk eta komeriyek saioaren atal guztiak:

1.- Sansebastianak.

2.- Azpeitiko parranda gainbeheran.

3.- Gazteak eta emantzipazioa.

4.- Azpeitiarrak, kirolzaletasuna eta osasuna.

5.- Hauteskundeak Azpeitian

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu