Hemen da 'Kontuk eta komeriyek', Uztarriaren bideo atal berria

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2015ko urt. 14a, 18:03

Uztarria.eus-ek bideo atal berria estreinatuko du 2015arekin. Herriko pailazo gazteekin elkarlanean jarriko da abian, aste honetan hasita, Kontuk eta komeriyek. Hilean behin, Azpeitian zeresana eman edo interesa pizten duten gaiak hartu eta, umore klabean, herritarren iritziak jasoko dituzte Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren aktoreek. Bideoen errealizazioa eta edizioa, berriz, Eider Bereziartua kazetari eta Uztarriaren kolaboratzaileak egingo ditu.

Hau da Kontuk eta komeriyek atal berriaren aurkezpen bideoa.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu