'Kontuk eta komeriyek' saioaren hirugarren atala: gazteak eta emantzipazioa

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2015ko mar. 27a, 14:53

Kontuk eta komeriyek saioaren hirugarren atala da hurrengo bideoa. Azpeitiko gazteak eta emantzipazioa izan dute hizpide Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren aktoreek. Hainbat herritarrek hartu du parte bideoan. Hala nola, udalaren diru-laguntzak tarteko alokairuan bizi diren gazteek, Bizi dinamikako kideek edo okupazioaren bidea hartu duten gazte batzuek. Bideoaren errealizazioa eta edizioa, berriz, Eider Bereziartua kazetari eta Uztarriaren kolaboratzaileak egingo ditu.

Uztarria.eus-ek hilean behin kaleratuko du Kontuk eta komeriyek saioa. Azpeitian zeresana eman edo interesa pizten duten gaiak hartu, eta umore klabean landuko dituzte.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu