'Kontuk eta komeriyek' saioaren laugarren atala: kirolzaletasuna eta osasuna

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2015ko api. 28a, 10:46

Kontuk eta komeriyek saioaren laugarren atala da hurrengo bideoa. Azpeitiarrek kirolerako duten zaletasuna eta osasuna izan dituzte hizpide Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren aktoreek. Hainbat herritarrek hartu du parte bideoan. Bideoaren errealizazioa eta edizioa, berriz, Eider Bereziartua kazetari eta Uztarriaren kolaboratzaileak egingo ditu.

Uztarria.eus-ek hilean behin kaleratuko du Kontuk eta komeriyek saioa. Azpeitian zeresana eman edo interesa pizten duten gaiak hartu, eta umore klabean landuko dituzte

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu