Aktualitatea

Albizuren lehen garaipena profesionaletan

Uztarria.eus | 2003-09-01 : 21:00

Joseba Albizu txirrindulariak joan den abuztuaren 30ean Giro del Friuli 2003 txirrindularitza froga irabazi zuen. Aurtengo denboraldian igo da profesionaletara Albizu eta hau du lehen garaipena. Informazio gehiago

Joseba Albizuk lehen garaipena lortu du profesional mailan

Uztarria.eus | 2003-09-01 : 20:09 | Kirolak

Joseba Albizu txirrindulariak Giro del Friuli 2003 irabazi zuen pasa den larunbatean (abuztuaren 30ean). Profesionaletan lortu duen lehen garaipena da.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Pourraren irabazleak, lehena eta hirugarrena

Uztarria.eus | 2003-09-01 : 18:30

Uztarriak 2003ko Tourraren inguruan antolatutako porran lehen hiru postuetan gelditu zirenei sariak banatu zizkien uztailaren 30ean Uztarriaren txosnan bertan. Lehen saria Jon Larrañagak jaso zuena, bigarren sariduna Iñaki Areizaga, ez ...

Telebista aurkezle ikastaroa

Pausoka Eskola | 2003-09-01 : 13:09 | Kultura

Telebistak aurkezleak behar ditu uneoro. Telebista saio batek derrigorrezkoa du aurkezlea. Eta aurkezlea bera izango da arrakastaren gakoetako bat. Ikastaro honetan aurkeztea zer den azaldu eta irakatsi nahi dugu. Horretarako telebistako aurkezle profesionalak dire Xabier Euzkitze eta Oscar Terol ditugu irakasleak. Eta partaideek kamera aurrean praktikatu ahal izango dute.

Loiolako etorbidea norabide bakarrekoa izango da abuztuan

uztarria | 2003-07-29 : 17:07 | Herria

Abuztuan, Loiolako etorbidean Azpeititik Azkoitiranzko norabidean bakarrik joan ahalko dute autoek, obrak direla eta. Azkoitik Azpeitira etorri nahi duenak Oñatz azpiko bidea hartu beharko du, Loiolako tren estaziotik Garmendi-gainera doana.

Ibon Zubilagak irabazi zuen txirrindularitzako San Inazio saria

uztarria | 2003-07-29 : 11:07 | Kirolak

Larunbatean Azpeitian lastertu zen XXXIII San Inazio txirrindulari txapelketan azkoitiar bat izan zen irabazle: Tximela Kubota taldeko Ibon Zubilaga.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Orain hogei urte Azpeitia ito zen egun hura

Uztarria.eus | 2003-07-28 : 15:33

Abuztuan 20 urte beteko dira uholdeak izan genituenetik. Uztarria herri aldizkarian, erreportaia egin dugu egun hartakoak gogoratzeko. (Argazkia: Angel Rodriguez) Informazio gehiago

Uztarria.com, oporretan

Uztarria.eus | 2003-07-28 : 15:33

Abuztuan, uztarria.com ere oporretan izango da. Ez duzu albiste berririk jasoko. Hori bai: irailean itzuliko gara, indar berrituta. Ordura arte. Informazio gehiago

Uztarria.com, oporretan

Uztarria.eus | 2003-07-28 : 15:33

Abuztuan, uztarria.com ere oporretan izango da. Ez duzu albiste berririk jasoko. Hori bai: irailean itzuliko gara, indar berrituta. Ordura arte. Informazio gehiago

Aranguren eta Zulaika azpeitiarrak Lagun Onak-eko entrenatzaile, eta Iraurgikoa Encinas donostiarra

uztarria | 2003-07-28 : 15:07 | Kirolak

Aldaketak daude herriko bi talde nagusietako aulkietan: Lagun Onak futbol taldean eta Iraurgi saskibaloi taldean. Hain zuzen ere, Uztarriak jakin duenez, Joseba Aranguren eta Aitor Zulaika azpeitiarrak dira Lagun Onakeko entrenatzaile berriak, eta Iraurgikoa Lolo Encinas donostiarra.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Azpeitiko Berriaren Aldeko Batzordeak zozketa egin du

Azpeitiko Berriaren Aldeko Batzordea | 2003-07-28 : 12:07 | Besterik

Hauek dira Santiyo egunean Berriaren aldeko zozketako zenbaki sarituak: Aranbururen kamixeta, 4409(tira urdina); Lau-Bide jatetxean afaria, 3363 (tira urdina); Otarr, 5519(tira urdina) eta Peñagarikanoren kamixeta, 0180(tira urdina). Saria jasotzeko hilabeteko epea dago.

Abuztuko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus | 2003-07-28 : 12:07 | Uztarriaeus

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatuko da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara gaur eta bihar. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Baina ez da hau bakarra, izan ere, oraingo honetan Literatuztaren lehen alea ere jasoko dute bazkideek aldizkariarekin batera. Jadanik, hiru aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Bukatu da aurtengo Pourra

uztarria | 2003-07-28 : 08:07 | Uztarriaeus

Bukatu da aurtengo Tourra. Eta, horrekin batera, baita gure POURRA ere. Lehen saria Jon Larrañagak eraman du; bigarren Iñaki Areizaga gelditu da; eta hirugarren, Iñaki Egibar, iazko garailea. Sari-banaketa, hilaren 30ean uztarriaren festetako txosnan izango da

Auto bat trenbidera erori da Azpeitian

Berria.info | 2003-07-26 : 14:07 | Besterik

Peugeot markako auto bat bidetik atera eta trenbidera erori da gaur goizean —uztailak 26— Azpeitian. Hiru lagun zihoazen ibilgailuan, eta, hirurak, zaurituta, erietxera eraman dituzte. Hala ere, haien egoera zehatzari buruzko berririk ez dago.

Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak zozketa egin du

Baite Azpeitiko Euskara Elkartea | 2003-07-25 : 14:07 | Euskara

5 sari ditu Baitek zozketatzen zituen boletoak. Hauek dira zenbaki sarituak:
1.saria (Berriaren lehen sei hilabeteko harpidetza) 4237
2.saria (Berriaren bigarren sei hilabeteko harpidetza) 4786
3.saria (Zumaiako Talasoterapian bi lagunentzako ur zirkuitua eta menua) 1851
4.saria (Erratzun Kordoa Etxea nekazalturismoan bi lagunentzako asteburua)1328
5.saria (Larrañaga Hotela-jatetxean bi lagunentzako afaria) 4503

Epea: hilabete
Ordezko zenbakiak, hurrenez-hurren hauek dira:
0528,2531,4212,4365,1090

Santiyo egunean, sagardoa

Uztarria.eus | 2003-07-24 : 11:20

Santiago eguna. Azpeitian, baserritarren eguna. Besteak beste, Sagardo Lehiaketa izan da Enparantza Nagusian. Baina baita bestelako ekitaldi mordoa ere. Informazio gehiago

Barruko arropa

Uztarria.eus | 2003-07-23 : 17:49

Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek barruko arropak jarri ditu salgai Informazio gehiago

Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek barruko arropak jarri ditu salgai

Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz | 2003-07-23 : 12:07 | Euskara

Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek barruko arropak jarri ditu salgai.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Ostegun honetan, hilaren 24an, amaituko dira Zapo Txokoko udalekuak

Uztarria | 2003-07-22 : 12:07 | Herria

Aurreko astelehenean hasi ziren Zapo Txokoko bigarren txandako udalekuak eta ostegun honetan, hilaren 24an, amaituko dira .

Legen Beltzaren diskoa, kalean

Uztarria.eus | 2003-07-22 : 11:58

Crash Music argitaletxearekin diskoa grabatu berri dute Legen Beltza taldeak. Uztailaren 22an 10.000 aleko tirada bat kaleratzekotan dira: Insanity. Kantu batzuk entzungai dauzkate euren www.legenbeltza.com webgunean Informazio ...

Emaitzak: 24140 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1164 1165 1166 1167 1168 1169 1170 1171 ... 1204 1205 1206 1207