Aktualitatea

Gipuzkoa duela 60 urte

Uztarria.eus | 2003-10-09 : 12:52

Kutxa Fototekaren eskutik Gipuzkoako herrien erakusketa dago Antxieta etxean ikusgai. Bertan dauden argazkiei esker, Gipuzkoako herriek azkeneko 60 urtetan zer nolako aldakaeta izan duten jakin dezakegu. Bertara gerturatu nahi dutenek ...

Iban Otaegi 'Beixama' lau t'erdiko txapelketatik kanpo utzi dute

Uztarria.com | 2003-10-09 : 12:10 | Kirolak

Hasiera batetan jokatu behar zuen arren, azkenean lau t'erdiko txapelketatik kanpo gelditu da Iban Otaegi Beixama pilotari azpeitiarra. Arrazoia lehiakortasuna dela azaldu diote txapelketako antolatzaileek.

 

Jostaldi Kirolakek garaipena lortu zuen asteburuan jokatutako partidan

Uztarraia.com | 2003-10-09 : 11:10 | Kirolak

85-51ko emaitza lortu zuten azpeitiarrek Tauren aurka jokatu zuten partidan.

Lazkao KMK'03ko zenbaki saridunak

Kilometroak 2003 | 2003-10-08 : 13:10 | Besterik

Joan den igandean, urriaren 5ean, Lazkaoko San Benito ikastolak antolatutako Kilometroak 2003an hainbat sari zozketatu ziren. Ez ziren gutxi bertaratutako azpeitiarrak, eta beraz, jarraian biltzen ditugu zozketako sariak eta zenbaki saridunak.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Pirinioetara mendizaleekin

Uztarria.eus | 2003-10-08 : 11:29

Lagun Onak M.B.ak datorren astebururako, urriaren 11-12rako, bi egunetako irteera antolatu du Pirinioetara. Marbore eta Custodia igoko dituzte. Informazio gehiago

Pako Aristi eta Fernando Morillo haur eta gazte literatura arloan finalista dira Euskadi Literatura Sarietan

Uztarria.eus | 2003-10-08 : 11:10 | Kultura

Pako Aristi eta Fernando Morillo Euskadi Literatura Sarietan finalista dira haur eta gazte literatura arloan. Aristiren Deborah hondartza bakarti batean (Erein) eta Morilloren Izar-malkoak (Aizkorri) lanak dira aukeratutako finalistak beste lau lanekin batera.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Sahatsa lagun bila

Uztarria.eus | 2003-10-08 : 11:05

Sahatsa Euskal Dantza Taldeak Azkoitiko eta Azpeitiko gazteei zuzendutako deia egin du. Taldean dantza egin nahi duten 14 urtetik gorako gazteek 943 851974 telefonora deitu edo taldeko partaideren batekin harremantetan ...

Isolamendu politikoaren aurka, sakabanaketari ez!

Askatasuna | 2003-10-08 : 10:10 | Iritzia

2003ko irailaren 27tik urriaren 11ra, Euskal preso politikoen kolektibo osoak, borroka batua eramango du: zeldetatik ateratzeari uko egitea.

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Zine japoniarra Soreasun

Uztarria.eus | 2003-10-07 : 16:52

Takoshi Kitanoren 'Dolls' filma izango da ostiralean Soreasun Zine Klubean. Zine Klubeko kideek filmak 1,8 eurotan ikusteko aukera izango dute. Horretarako Kili-Kolor kopistegian dute bete beharreko txartela. Informazio gehiago

Zapo Txokoko ikastaroetan izen ematea zabaldu da

Uztarria.eus | 2003-10-07 : 15:10 | Udala

Urteko azken hiruhilabeterako sukaldaritza, dantza afrikarrak, txalaparta eta Chi-Kung ikastaroak antolatu ditu Azpeitiko Udaleko Gazteria sailak 14 urtetik gorakoentzat. Ikastaroetan parte hartzeko izena urriaren 17a baino lehen eman behar da Zapo Txokoko bulegoan.

Udal tasa eta zergak %3 igoko dira

Uztarria.eus | 2003-10-07 : 11:10 | Udala

Udal tasa eta zergak, 2004. urterako, %3a igotzea erabaki zen besteak beste ohiko udal batzarrean (urriaren 2an izan zen).

Jubilatua, baina erretiratua ez

Uztarria.eus | 2003-10-06 : 11:46

Halaxe dio Jose Mari Iriondok uztarriaren azken aleako elkarrizketa luzean. Bertan, bere 42 urteko kazetari ibilbideari errepaso egiteaz gain, aurrerako dituen asmoak azaldu ditu. Informazio gehiago

Urriko Uztarria aldizkaria kalean da

Uztarria.eus | 2003-10-06 : 11:10 | Uztarriaeus

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatu da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara joan den asteburuan. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Habeak herritarrei aurkeztu die '2004 urterako udal zerga, tasa eta zerga publikoei buruzko proposamena'

Uztarria.eus | 2003-10-03 : 17:10 | Udala

Udalbatzar aretoan osoko bilkura egiten ari ziren bitartean, prentsaurrekoa eman zuen Habeak udaletxe azpian. "Herritarrei zor diegun konpromezua aintzakotzat hartuta" beraien proposamenak "zuzenean herritarrei" helaraztea xede hartuta.

 

Gipuzkoako kluben arteko pilota txapelketan bederatzi bikote egongo dira, Ilunpe elkartekoak

Uztarria.eus | 2003-10-03 : 16:10 | Kirolak

Gaur ostirala (urriak 3) jokatuko dira lehen partidak, Frontoi txikian, arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Joseba Albizu, Italian denboraldi ona eginda, Euskal Herrira etortzeko gogoz da

Uztarria.eus | 2003-10-02 : 17:10 | Kirolak

Joseba Albizuk aurtengo txirrindularitzako denboraldia bihar amaituko, urriaren 3an. Denboraldi bikaina egin du Albizuk Italiako Mercatone Uno-Scanavino taldearekin. Larunbatean izango da Azpeitian.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Bastida eta Azkargorta, lanpostu berrian

Uztarria.eus | 2003-10-02 : 16:10 | Besterik

Bastida Gipuzkoako Foru Aldundia ari da lanean, eta Azkargorta, berriz, Real Madrileko nazioarteko eskolen zuzendari.

Trenaren Museoak ordutegia aldatu du

Uztarria.eus | 2003-10-02 : 16:10 | Herria

Ordutegi berria gabonak bitartean egongo da martxan, eta gabonetako oporretan berriz ere aldatu egingo dute.

Bertso eskolan izen ematea

Uztarria.eus | 2003-10-02 : 16:10 | Kultura

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak aurtengo ikasturterako ere helduen bertso eskolak antolatu ditu.

Pello Añorga ipuin kontalaria Azpeitian

Uztarria.eus | 2003-10-01 : 20:49

Urriaren 7an Pello Añorga ipin kontalaria izango da Azpeitian, Enparanen. Udal Liburutegiak urtero antolatu ohi duen ipuin kontaketetan parte hartuko du. Lehen hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailako gaztetxoei zuzendutako ipuin ...

Emaitzak: 24140 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1161 1162 1163 1164 1165 1166 1167 1168 ... 1204 1205 1206 1207