Aktualitatea

'Berria'-ri laguntzeko Azpeitian bildu beharreko diru kopurua betetzeko 7.943 euro falta dira

Uztarria | 2003-09-16 : 18:09 | Euskara

Euskal Herrian 5.000.000 euro biltzeko helburua jarri zen Berria euskarazko kazeta sortu eta abiatu ahal izateko. 'Egunkaria'-ren Aldeko Azpeitiko Batzordeak diru horretatik 59.193 euro biltzeko ahalegina egingo zuen konpromisoa hartu zuen, eta jada 51.250 euro bildu dira; horrenbestez, 7.943 euro falta dira helburua betetzeko.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Trikufesta asteburuan

Uztarria.eus | 2003-09-16 : 17:32

Asteburuan III. Trikufesta izango da Azpeitian. Hamabost talde arituko dira ostegunetik aurrera herriko taberna desberdinetan eta Sanagustinpean. Informazio gehiago

Bilbora joateko bi autobus hartu behar dira orain: bat Eibarrera eta bestea Eibartik Bilbora

uztarria | 2003-09-16 : 17:09 | Besterik

Pesak ez du Bilborako autobus zerbitzurik eskaintzen jada. Horren ordez, Euskotrenek Ermuarainoko zerbitzua eskaintzen du orain, eta Bizkaibusek Eibartik Bilborakoa. Bueltarako ere bide berdina egin behar da.

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Zabalik da AEKn matrikulatzeko epea

Mikelats AEK Euskaltegia | 2003-09-16 : 11:09 | Euskara

Euskara ikasi edo hobetu nahi duzu? AEKn lagunduko dizugu.

Triku Festaren III. edizioa ostegunean hasiko da

uztarria | 2003-09-15 : 18:09 | Kultura

Joko duten talde gehienak azpeitikoak dira. Herriko giroa bizitzea eta herriko taldeei jendaurrean aritzeko aukera ematea dira Triku Festaren xedeak.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Santiyo eguneko *Berria*ren aldeko zozketako bi saritu falta dira

Uztarria.eus | 2003-09-12 : 16:09 | Euskara

Santiyo egunean Berriaren aldeko batzordeak egin zuen zozketako bi saritu bakarrik agertu dira. Beraz, ordezko zenbakiak dira orain balio dutenak.

'Soldata gestioa' ikastaroa emango dute Ukabi Prestakuntzan, INEMek lagunduta

uztarria | 2003-09-11 : 17:09 | Besterik

Ikastaroak 309 ordu ditu, eta hilaren 15ean hasiko da, abenduaren 10ean amaitzeko. Interesatuek Azpeitiko INEMen bulegoan eman behar dute izena.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Gizartekintzako ikastaroak

Uztarria.eus | 2003-09-10 : 11:35

Urrian hasiko dira Gizartekintzak antolatutako eskulan eta formazio ikastaroak. Izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da. Informazio gehiago

Gizartekintzako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da

Azpeitiko Udala - Gizartekintza Saila | 2003-09-10 : 10:09 | Besterik

Aurreko urteetan bezala, Azpeitiko Udaleko Gizartekintzak antolatutako eskulan eta formazio ikastaroei hasiera urrian emango zaie. Ikastaro hauetan hainbat eskulan ikasteko aukera izango da: Bolilloa, makinako bordatua, ebaketa eta jantzigintza, metal, egur eta poliuretano gainean pintaketa, besteak beste. Bestalde, formazio arloan Hazkunde pertsonalerako ikastaroa eta Autodefentsa ikastaroa eskeiniko dira aurtengo ikasturtean. Ikastaro hauetan izena emateko epea dagoeneko zabaldu da, eta interesatuek irailaren 25a arte izango dute izena emateko aukera.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Neo, Azpeitiko plazan

Uztarria.eus | 2003-09-09 : 15:30

Azpeitiko Zine Klubak eta Udalak Zinea Kalean II.edizioa antolatu dute. Besteak beste, Matrix Realoaded ikusteko aukera egongo da plazan bertan. Informazio gehiago

Mikel Labaka futbolaria lesionatu egin da

Uztarria.eus | 2003-09-08 : 19:35

Realak utzita Ciudad de Murcian jokatzen duen Mikel Labaka futbolaria atzo lesionatu egin zen Cordobaren aurkako partiduan (1-1). Belaunean min hartu zuen eta ikusteko dago oraindik futbolean jokatu gabe zenbat ...

Mikel Labaka futbolaria belaunean larri lesionatu da; hurrengo astean egingo diote ebakuntza

Uztarria.eus | 2003-09-08 : 17:09 | Kirolak

"Baloi baten bila joan nintzenean lurrera salto egin, eta takoa belarretan katigatu zitzaidan. Belaunari buelta eman nion, eta orduan, sentsazio arraro bat sentitu nuen. Zerbait txikitu izango nuela pentsatu nuen", esan dio Mikel Labakak Uztarriari.

 

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Azpeitikoa da Gipuzkoako gaztarik onena

uztarria | 2003-09-08 : 17:09 | Herria

Azpeitiko Ardi Gazta Kooperatibako Amaia Erraztik ardi gazta onenaren saria ez zuela espero eta egindako lan guztiaren ordaina zela esan zuen.

Irailean filmak emango dira herriko plazan

uztarria | 2003-09-08 : 17:09 | Kultura

Irailaren 12, 13, eta 14an izango dira zine emanaldiak, 21:00etan herriko plazan. Zine denboraldiaren hasiera izango da.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Habeakoak alkatearen aginduz udalbatzarretik kanporatuak

Uztarria.com | 2003-09-05 : 19:09 | Udala

Udako oporren ondorengo lehen udalbatzarra egin zen atzo (irailak 4) udaletxean. 20:00etan hasi behar zen batzarra, baina beranduago hasi zen. Boto baliogabeak kontuan hartuta Habeari legozkiokeen lau udal ordezkariak udalbatza aretoko mahaiko zinegotzien eserlekuetan eseri ziren eta ez hauentzako espreski jarritako beste mahai batean, ondorioz Julian Eizmendi alkatea (EAJ) eta Habeakoen artean eztabaida sortu zen.

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Ingurugiro Etxea produktu ekologikoen kooperatiba osatzear da

Uztarria.eus | 2003-09-03 : 17:09 | Ekonomia

Ingurugiro Etxea Fundazioa produktu ekologikoen kontsumitzaile eta ekoizleak bilduko dituen kooperatiba osatzear da. Momentuz koopetibak 59 kide izango ditu, eta lehenengo bilera hil honetan bertan izango dute.

Jexux Lopetegi, Basarri sariketan bigarren

Uztarria.eus | 2003-09-03 : 16:57

Zarautzko Basarri bertsopaper lehiaketan, bigarren saria eskuratu du argazkiko Jexux Lopetegik. Bere bertso-sortaren izenburua: "Amatxo, baina... non dago aitatxo?". (Argazkia: uztarria) Informazio gehiago

Baiteren zozketan ordezko zenbakiak dira saridunak, hilabeteko epean saridunik ez baita azaldu

Baite Euskara Elkartea | 2003-09-03 : 16:09 | Euskara

Baite Euskara Elkarteak Santiyo egunez egindako zozketan ez da saridunik azaldu, beraz, hilabeteko epea pasa ondoren ordezko zenbakiak izango dira orain saridunak. Ordezko zenbaki hauek ere hilabeteko epea izango dute, irailaren 25a arte.

Azpeitiko bertsolariak, Zarautzen

Uztarria.eus | 2003-09-03 : 16:09 | Kultura

Bertsolari gazteen Lizardi sariko finala ospatuko da ostiral honetan (hilak 5) Zarautzen. Eta ekitaldian bertan, Basarri bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira. Bi azpeitiar izango dira aurrenekoan: BeƱat Lizaso eta Jokin Uranga. Beste batek, saria jasoko du bigarrengoan: Jexux Lopetegik, bigarren saria.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Joxe Takolo 2003 Bekan egitasmoak aurkezteko epea ireki da

Uztarria.eus | 2003-09-02 : 17:09 | Kirolak

Joxe Takolo 2003 Beka lortzeko mendi egitasmoak aurkezteko epea irekita dago. Beka honek goi mendizaletasunarekin lotutako maila handiko eta orijinaltasunezko proiektuak bultzatzea du helburua.

Emaitzak: 24140 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1163 1164 1165 1166 1167 1168 1169 1170 ... 1204 1205 1206 1207