Di-da!

 

Shakespearen sonetoei ahotsa jarriko die Olatz Pratek

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-03-25 : 11:13 | Kultura

Zeru horren infernuak emanaldia izango da igandean, martxoak 29, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 19:00etan hasita. Juan Gartziak euskarara itzulitako eta Joxan Goikoetxeak moldatutako Shakespearen 154 sonetoz gozatu ahal izango ...

Azpeitiko Korrika 'EHZ' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-03-24 : 10:40 | Euskara

ETB1-eko Euskal Herria Zuzenean saioko kideak Azpeitian izan ziren igandean, 19. Korrika herritik igarotzen zela eta.

Azpeitiarra lekukoarekin Leongo Korrikan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-03-23 : 17:18 | Euskara

Leonera (Espainia) ere iritsi da 19. Korrika. Hiri horretan ikasten ari diren euskaldunen eskutik, aurten ...

Erregea, MACBA, zentsura eta Oier Etxeberria

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-03-20 : 17:07 | Kultura

Besteren artean Oier Etxeberria Ministro azpeitiar artista tartean zuen erakusketa bat bertan behera utzi dute Bartzelonako MACBA museoan, Espainiako errege zahar Juan Carlos Borboikoa irudikatzen zuen eskultura bat medio.

Hiromi Yoshida: "Azpeitian egonda, euskara arriskuan dagoenik ez da sumatzen"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-03-09 : 17:07 | Euskara

Berria egunkarian elkarrizketa zabala egin diote Hiromi Yoshidari. Azpeitian urtero egonaldia egiten duen hizkuntzalari japoniarra -Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitae japonierara itzuli berri duena- euskara ikasten zergatik hasi zen eta euskararekin eta Azpeitiarekin duen harremanaz mintzo da, besteak beste, elkarrizketan.

Leire Ibarguren Kurdistanen, Emakumeen Mundu Martxako IV. Nazioarteko Ekintzako Europako biraren hasieran

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-03-06 : 17:21 | Gizartea

Igandean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin batera, abiatuko da Kurdistandik Emakumeen Mundu Martxako IV. Nazioarteko Ekintzako Europako bira, Euskal Herritik irailaren 28tik urriaren 4ra igaroko dena. Euskal Herriko mugimendu feministaren ordezkaritza bat hara joana da, eta tartean da Leire Ibarguren azpeitiarra.

Pako Aristiri elkarrizketa Gureberriak webgunean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-03-06 : 11:24 | Kultura

Pako Aristiri egindako elkarrizketa bideo laburretan argitaratu dute Gureberriak.com webgunean. Besteak beste, hurrengo galderak ...

'Kontuk eta komeriyek' Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-03-05 : 17:25 | Komunikabideak

Uztarria.eus-eko Kontuk eta komeriyek saioko Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan elkarrizketatu zituzten atzo, martxoak 4. Orain arte grabatu dituzten bi atalak (urtarrilekoa, sansebastianen gainekoa, eta otsailekoa, Azpeitiko parrandaren gainbeheraz) izan zituzten hizpide, baita bideoak grabatu eta elkarrizketak egiterakoan bizitzen ari diren esperientziak ere.

Gurutz Garmendia: "Marik hainbat izen ditu: bailaran 'Amuteko dama' esaten zaio"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-02-27 : 10:51 | Kultura

Urola Erdiko mitologia berreskuratzeko asmoz, Gurutz Garmendiak (Azkoitia, 1972) Urola Erdiko ipuin, kontakizun eta legenda zaharrak bildu ditu Urola aldeko kontuk eta komerixek liburuan. Belaunaldiz belaunaldi, eta ahoz aho transmititu izan diren kondairak bildu ditu, eta horiek oinarri izanda, Garmendiak berak beste hainbat ipuin asmatu ditu. Hamar kontakizunek osatzen dute liburua, eta Josu Arrieta (Azkoitia, 1961) margolariak ilustratu ditu testuak. Hiru urtetako lanaren ondoren, bihar aurkeztuko dute liburua, Azkoitiko Elkargunean, 19:00etan. Bailarako ipuinak izanik, ordea, beste herrietan ere egingo dituzte aurkezpenak.

Golarekin itzuli da Eguzkiñe Peña zelaietara

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-02-24 : 11:25 | Kirolak

Lau hilabete min hartuta izan ostean, duela bi asteburu sartu zen berriz Realeko nesken lehen ...

Inkestan galdera berria: 'Egunkaria irakurtzeko zer ohitura duzu?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-02-23 : 12:51 | Iritzia

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Egunkaria irakurtzeko zer ohitura duzu?' Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Azpeitiko triatletek hasi dute denboraldia Azkoitiko taldean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-02-20 : 16:31 | Kirolak

Azkoitiko Triatloi Klubak ekin dio 2015-2016 denboraldiari eta, aurreko sasoian bezala, Azpeitiko triatleta ugari lehiatuko ...

Mikel Labaka hizlari, Hernaniko Gure Esku Dagok antolatutako solasaldian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-02-19 : 09:44 | Gizartea

Realeko jokalari ohi Mikel Labaka eta Eibarko entrenatzaile Gaizka Garitano euskal herri­ta­rren erabakitzeko eskubideaz, independentziaz, herrigintzaz, hizkuntzaz, futbolaz eta abarrez aritu ziren hizketan otsailaren 3an, Hernaniko Gure Esku ...

Inazioren 'beste' historia, Asisko Urmenetak azaldua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-02-13 : 16:28 | Kultura

Aste honetako 'Argia' astekarian, Loiolako Inazioren pausoz pausoko biografia laburra jaso du Asisko Urmenetak (argazkikoa ...

Ibai Ederren neurtu du Euskalmetek otsailaren 12ko tenperatura altuena

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-02-12 : 17:17 | Besterik

17,3 gradu zentigradu. Horixe da Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak gaur, otsailak 12, EAEn neurtu duen tenperaturarik altuena, eta Ibai Eder urtegian duen neurgailuan jaso du datua. Donostiako Miramonen (15 ...

ETB 1eko 'EHZ' bitan izan zen Azpeitian, astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-02-11 : 13:17 | Ekonomia

ETB 1en astelehenean, hilak 9, eman zuten Euskal Herria Zuzenean saioan bitan agertu zen Azpeitia. Batetik, Idiazabal gazta egiten duten Berastegi baserrian izan ziren EHZko kideak eta ondoren KIUBek kaleratutako datuen inguruan hitz egin zuten bulegoko ordezkari batekin eta herritarrekin.

Jose Luis Otamendiri elkarrizketa 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-02-10 : 11:12 | Kultura

Igandeko Berria egunkarian Jose Luis Otamendiri egindako elkarrizketa argitaratu zuten. Pasa den urrian argitaratu zuen Kapital publikoa liburuaren harira egin zioten elkarrizketa, baina liburuan landu dituen poemetako gaiei jarraituz, "norberaren eta gaurkotasun politiko-sozialaren arteko elkarguneez" hitz egin du azpeitiar idazleak. Elkarrizketa irakurtzeko egin klik hemen.

Azpeitiarrak 'Goenkale'-ren azken atalaren grabazioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-02-09 : 17:15 | Komunikabideak

Goenkale, ETB1eko telesail beteranoenak, abenduan bukatuko du 21 urteko ibilbidea. Orduan emango dute Lasa anaien arteko liskarrekin abiatu zen saioaren azken atala, baina dagoeneko grabatu dute atal hori. 

Hemenbuy! plataformaz, ETB 1eko 'EHZ' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-02-06 : 10:16 | Ekonomia

Azpeitiko eta Azkoitiko denda txikietan Internet bidez erosketak egiteko plataformaz, Hemenbuy-z, aritu ziren herenegun, ETB ...

Eneko Etxeberria hizlari, 'Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak eta tresnak' jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-01-29 : 10:43 | Euskara

Gipuzkoako Foru AldundiakUEMAkKontseiluak eta UEUk Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak eta Tresnak jardunaldiak antolatu dituzte gaurko eta biharko, eta bertan hartuko du parte Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak. Donostian izango dira jardunaldiok, EHUren Carlos Santamaria zentroan.

Emaitzak: 1205 | Orriak: 1 2 3 4 ... 58 59 60 61