Di-da!

 

Txokolatezko danborrada ere atabalak astintzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2018-01-13 : 12:01 | Festak

Ohikoa da Egaña gozo-dendako erakusleihoan festekin zerikusia duten dekoratuak ikustea, eta sansebastianak hurbiltzen ari diren honetan, txokolatezko danborrada sortu du Ina Egaña gozogileak. Txokolatez egindako danbor-jotzaileak ere prest ...

Inkestan galdera berria: 'Non ikusten duzu San Sebastian bezperako danborrada?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2018-01-10 : 16:40 | Uztarriaeus

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Non ikusten duzu San Sebastian bezperako danborrada? Eman zure botoa hemen.

Iker Arakistain Irani buruz hizketan Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2018-01-05 : 15:36 | Komunikabideak

Irani buruz hizketan aritu ziren atzo Euskadi Irratiko Hiri gorrian saioan. Hango jendea, ohiturak, kultura eta abar hizpide hartuta aritu ziren bi gonbidaturen eskutik: Agurtzane Belauntzaran gida turistikoa eta Iker Arakistain azpeitiarra.

Ibai-Eder urtegia, bete-beteta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2018-01-03 : 16:09 | Herria

Azaro erdialdean ura oso behean zegoela-eta kezkatuta hitz egiten zuten askok, baina bi hilabete eskasera gainezka dago Ibai-Eder urtegia. Atzo bertan Gipuzkoako Urakek egindako azken neurketaren arabera, Nuarbeko urtegiaren betetze maila %101,22koa da. Atzo eta gaur uhateak ireki dituzte urtegian, ura ateratzeko.

Jose Luis Rey, beroa ematen duten txamarren saltzailea

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-12-29 : 17:44 | Ekonomia

Jose Luis Rey azpeitiarrarekin hitz egin du Goiberri aldizkariak. Izan ere, Hamalauk produktu berri bat eramaten du azken aldian azoketara: botoi bat sakatuta beroa ematen duten txamarrak. Ordiziako azokan zela ...

 

Erokomeri taldeak 'Izan' diskoa entzungai jarri du Youtuben

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-12-28 : 15:06 | Kultura

Erokomeri musika taldeak 'Izan' aurreneko diskoa Durangoko Azokarako kaleratu zuen. Lana Andoaingo Garate estudioan grabatu ...

Zuhaitz batek Azketarako bidea oztopatzen du

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-12-21 : 11:11 | Gizartea

Xoxotera bidean, Azketa iturrira iritsi aurreko azken bihurgunean zuhaitz handi bat erori da, eta ohiko oinezko bidea oztopatzen du. Hala ere, puntu horretan bidezidor txiki batetik igarotzeko aukera dago.

 

'Herri Txiki Infernu Handi', Hazparnen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-12-20 : 10:11 | Gizartea

Azpeitiarekin senidetuta dagoen Hazparne herrian izan da ETB1eko Herri Txiki Infernu Handi programa. Igandean eman zuten saioa, eta, besteak beste, senidetzearen inguruan hitz egin zuen Daniel Camblong parezkatzearen gidari izan ...

ETB1eko '3txulo' eta '3txulo Jokoan' saioek ez dute urte berrian jarraituko

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-12-18 : 09:58 | Gizartea

Haurrentzako 3txulo saio fikzionatuan Libe Aranburu azpeitiarra aritu da lanean, Kattalin pertsonaia hezurmamituz.

 

Hazparnen izango da 'Herri Txiki Infernu Handi' igandean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-12-15 : 13:50 | Gizartea

Herri Txiki Infernu Handi telebista saioak Hazparne bisitatu du, Azpeitiarekin senidetutako herria, eta igandean emango dute saio hori, ETB1en, 22:00etan hasita. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak bertako txokoak eta ...

Mikel Aiestaran: "Azpeitiarrak gogorrak dira, eta ondo moldatu dira [Jerusalemera]"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-12-13 : 16:49 | Gizartea

Mikel Aiestaran (Beasain, 1975) kazetaria ETB1eko Gure kasa saioan izan zen atzo, asteartea. Kazetaritzaz, gatazka lekuetan bizi izandako sentipenez eta Ekialde Hurbilaz aritu zen hizketan.

Duela hiru urte Euskal Herria ...

 

Ander Alberdi bertsotan, Atzegik Gipuzkoako Boluntariotza Saria jasotzean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-12-11 : 13:11 | Gizartea

'Pasaiako Badia' dokumentala ETB1en emango dute asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-12-10 : 11:10 | Politika

Yuri Agirre, Xabier Otamendi eta Erik Aznal azpeitiarren Pasaiako badia dokumentala ETB1en ikusteko aukera izango da datorren asteartean, abenduak 12, 23:00etatik aurrera. Ur Handitan erreportaje saioaren ondoren emango dute ...

 

Hildako mendizaleen Xoxoteko oroitarriaz, gaurko 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-12-09 : 12:25 | Herria

Euskal Herriko mendietan hildako pertsonen omenez gurutzeak eta bestelako oroigarriak ezartzeko ohiturak ekarri dituen ondorioak, hartu diren neurriak eta dauden eta ez dauden araudiak azaltzen dituen erreportajea dakar gaur Berria egunkariak. Lagun Onak Mendi Bazkunaren ordezkarien hitzak ere jaso dituzte, Xoxoten 1992an mendian hildako azpeitiarren omenez jarri zuten oroitarriaz.

Orgarekin herriz herri

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-12-07 : 11:19 | Gizartea

Kaldereroak hilabete batzuk aurreratu ote ziren pentsatu zuen herritar batek baino gehiagok herenegun. Izan ere ...

Joxe Takolo bekaren irabazleak elkarrizketatu dituzte 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-12-05 : 18:18 | Kirolak

Mikel Diez (Zumarraga, Gipuzkoa, 1981) eta Xabier Urrate (Urretxu, Gipuzkoa, 1965) mendizaleak, aurtengo Joxe Takolo bekaren irabazleak, elkarrizketatu ditu Berria egunkariak gaurko zenbakian, Nun mendira egin duten espedizioaren gainean. Elkarrizketan, beka jasotzea "sekulako sorpresa" izan dela diote.

Pasaiako segadan hildakoen oroimenez Pasaian bertan jarritako oroitarria erasotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-12-04 : 15:39 | Politika

Ezezagunek Pasaiako segadan hildakoen oroimenezko oroitarria erasotu dutela jakinarazi du Bixi-Bixi elkarteak. Azaroaren 11n, Pasaiako ...

Erokomerik 'Bat zati zazpi' abestia aurkeztu du, disko berriko bigarrena

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-11-18 : 15:28 | Kultura

Azpeitiko Erokomeri taldea izAn diskoa kaleratzear da, eta lan horretako bigarren kanta aurkeztu berri dute: Bat zati zazpi. Pirritx Porrotx eta Marimototsek kolaboratu dute kantan, eta Ane Labakak egin ditu ...

Inkestan galdera berria: 'Ekarpenik egin al duzu finantzaketa kolektiboren (crowdfunding) batean?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-11-17 : 12:37 | Uztarriaeus

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Ekarpenik egin al duzu finantzaketa kolektiboren (crowdfunding) batean? Eman zure botoa hemen.

 

Bob Marleyren 'Redemption song' Azpeitian abestu zuen aurrenekoz Maiak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-11-15 : 11:23 | Kultura

Herenegun, astelehenean, eman zuen ETB 1ek Aulki jokoa saioaren hirugarren atala. Bertan, 38. minutu inguruan hasita, Jon Maia elkarrizketatu zuten. Hain zuzen ere, Maiak Bob Marleyren Redemption song bertso moldera ...

 

Emaitzak: 1522 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 74 75 76 77