Añares ISBren partidarako ate irekiak iragarri ditu Iraurgi Saskibaloiak

Uztarria.eus 2018ko ots. 17a, 10:14
Añares ISBko taldekideak. (ISB)

18:30ean jokatuko du emakumeen talde nagusiak kiroldegian, Ensinoren kontra. Sarrera doakoa izango da eta zaleek kantxan bertan ikusteko aukera izango dute.

Iraurgi Saskibaloiaren bi talde nagusiek Azpeitian jokatuko dute asteburu honetan, Añaresek gaur eta Sammic-ek bihar.

Gaurko partidarako, Añares ISBk Ensinoren kontra jokatu behar duenerako, ate irekiak iragarri ditu Iraurgik. Horrela, sarrera doan izateaz gain, zaleek partida kantxan bertan ikusteko aukera izango dutela aurreratu du klubak, "saskibaloirik onena bertatik bertara gozatzeko". 18:30ean hasiko da Iraurgiko emakumeen talde nagusiaren partida.