Sammic eta Añares ISBk etxean jokatuko dute asteburuan

Uztarria.eus 2018ko ots. 16a, 13:19

Bihar, zapatua, Añareseko neskek aurrez aurre izango dute Lugoko taldea, 18:30ean hasita. Sammic ISBk, berriz, igandean neurtuko ditu indarrak Lleidaren aurka, 18:00etatik aurrera.

ISBko bi talde nagusiek Añareseko neskek eta Sammic-eko mutilek Azpeitiko kiroldegian jokatuko dituzte ligako hurrengo partidak. Añaresen txanda bihar, zapatua, izango da. Aurrez aurre izango du Lugoko Ensino 18:30ean hasita. Xabier Chicoren taldearentzat erronka polita izango da biharko partida. Añares ISBko neskak bolada onean dira, eta bihar aukera ona dute LF 2 ligako talde indartsu baten aurka garaipen garrantzitsua lortzeko. 

Urrezko mutilek, igandean

Urrezko Leb Ligan murgildutako Sammic ISBk, aldiz, igandean Lleida hartuko etxean, 18:00etan hasiko den partidan. Lolo Encinasen taldea mailari eusteko borrokatzen ari da azken asteetan. Helburu hori lortzeko, etxean jokatutako partidak irabaztea komeni zaio Sammic-eko mutilei.

Encinasen mutilek Praten aurka jokatutako partida galdu zuten arren, maila ona erakutsi zuen Sammic ISBk, eta maila horri eutsi beharko dio igandean Lleiraren aurka jokatuko duen partidan.