Xabi Borda

 

Zazpigarren kontinentea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xabi Borda | 2017-05-31 : 12:38 | Iritzia

Hurritz, oraintxe ikusi dut telebistan ozeanoetako ur lasterrek plastikoa hartu eta itxaso barrura garraiatzen dutela, urrun haietan pilatuz mila koloretako uharte nabarrak osatu arte.

Aeroplanoak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xabi Borda | 2017-05-10 : 18:23 | Iritzia

Hurritz, harrituta naukazu. Urtebeterako horrelako ahalik gara zenezakeenik ez nuen berehala uste. Badirudi zure musua gai dela bere kasa formez eta koloreez haratago gauzei antzemateko. Ikustekoa da ahoratu nahi dizkizudan jangai berriei nola egiten diezun itzuri.

Zibaren jirak eta birak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xabi Borda | 2017-01-26 : 16:01 | Iritzia

Hurritz, liluratuta zauzka zibak. Sokari eragin eta biraka ipintzen dut madari formako mundua zure aurrean. Lehendabizi txalo egiten duzu jesarrita, hor zoaz gero lau hankan xibota tupustean hartzera. Armagedon txiki bat zara.

Gaueko mamuak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xabi Borda | 2017-01-04 : 09:33 | Iritzia

Hurritz, egin dugu ederra. Egia esan, ez dakit zehazki nola gertatu den. Telebista utziko genuen piztuta eta albistegiak ikusiko zenituen agian. Edo autoan irratiko esatariari entzungo zenion haur-eskolara bidean. Edo mahai gainean lagatako egunkaria irakurriko zenuen. Berdin du, jada ez dago atzera bueltarik, ikusi duzu albistea eta kito.

Grabitatearen kontra

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xabi Borda | 2016-11-11 : 13:13 | Iritzia

Hurritz, miraz naukazu begira egongelako sofatik. Hanka-besoak luzatzen dituzu ipurdia altxatu nahian, behin eta berriz. Zuri begia emanda ederki ikusten da ikusi ezin daitekeena ere. Airean dabilen plastiko pol-tsak haizea bezala, zure eginahalek grabitatea erakusten dute.

Aho kontuak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xabi Borda | 2016-08-25 : 09:09 | Iritzia

Hurritz, baldar antzean zabiltza oraindik eskuekin, baina hartzea lortzen duzun guztiak lerdetan blai amaitzen du. Nonbait irakurri dut jaioberriok beste ezeren gainetik ahoa duzuela ingurua ikertzeko bide; mihi eta hortzoiekin hartzen diozuela itxura inguratzen gaituenari. Begiak biribildu artean mundua ikusteko tresna nagusia omen da zuentzat ahoa. Gozoa behar du munduak horrela begiratuta. 

Laino beltzak istriborretik

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xabi Borda | 2016-07-28 : 14:19 | Iritzia

Hurritz, ederra izan zen Karibeko hondartzan ekainaren 5eko ilunabarrean egin genuen festa. Lortu genuen! Alferrik esango dute hura gezurretakoa izan zela. Milaka herritarrek erabakitze eskubidea nola gauzatzen zuten ikusi genuen.

Banyoles-etik Vic-era

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xabi Borda | 2016-06-07 : 10:25 | Iritzia

Zaila zait begietako lauso honekin atzoko egunari hotz begiratzea. Zainak oraindik tenkatu samar dauzkat. Ilusioak gure bihotzei gogor eragin zien seinale.

Kriseiluzko gauak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xabi Borda | 2016-05-06 : 12:32 | Iritzia

Hurritz, Zelai-Luzen gaude. Ilusioak piztu eta itxaropenen kriseiluak zerura botatzera etorri gara. Kostata, baina garaiz iritsi gara. Ez dakizu zenbat denbora behar den gure ejertzito txikia mobilizatzeko: azken orduko fardel aldaketak, zure anai-arreben arropa desfileak... Azkenean, lortu dugu txukun antzean kalera irtetea. 

Hurritz

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xabi Borda | 2016-03-31 : 12:11 | Iritzia

Hurritz, testu hau argitaratzerako amaren sabela utzia izango duzu. Beste alde honetara etorria izango zara. 

Etorkizuneko konstelazio bat

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xabi Borda | 2015-09-17 : 10:16 | Iritzia

Autoz joan ginen bezperan. Baziren 5 urte ez nintzela Bartzelonara hurbiltzen. Gazteago ginenean boladak ematen nituen bertan: maite nuen neska hara joana zen ikastera eta parada nuen bakoitzean hartzen nuen Bartzelonako busa. Garai hartan ez zen ez Lleida sarreran, ez autopista bazterretan, ez Bartzelonako saihesbidean bandera izardunik ikusten.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xabi Borda | 2015-01-22 : 18:01

Aupa Mikel,
Ez zaizkit hemen idatzi dituzun guztiak zuzenak iruditu. Gure Ametsatik atera nintzen tanborradan...

Erantzuna | Ilusio kontua ote?

Erabiltzailearen aurpegia da hau Xabi Borda | 2013-09-30 : 22:19

Aupa Kurku!

Urruti samar nabilek, manifestaziora eta joateko, baina besarkadarik handiena heuri ta etxekoei.

Erantzuna | Eneko Ibarguren atxilotu dute Herrira-ren kontrako operazioan